Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Konplexurik gabe

2018ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
E spainian gehien bozkatutako alderdia «itzuli da» bere esentziara. Nolabait lausotua omen zuen ideologiaz kargatu, eta jainkoa, aberria, familia, bizitza, Espainia liberal, seguru, batu eta bakarra goratzera itzuli da Pablo Casado, zeinak PPren erregeneratzailetzat jotzen duen bere burua. Jose Maria Aznarrek eta Esperanza Aguirrek izan duten ikasle argiena da popularrei aire berria emango diena, «konplexurik gabe», bere maisuak egin zuen bezala. Oraingoan, eskuin muturraren balioak haizatuz, Ciudadanosera etenik gabe doazen botoak geldiaraztea du helburu, eta Albert Riverak kezka bat gehiago du atzotik.

Primarioen kanpainan alderdikideen bihotzera jo du Casadok, eta militanteek eta konpromisarioek eskertu diote galdutako sena hauspotu duelako. Harrotasun hori erakutsiko du PPk bihartik aurrera oposizioan, bizi-bizi, galdutako protagonismoa berreskuratuz. Ikusteko dago datozen hauteskundeen atarian tonu berari helduko dion, baina, Mariano Rajoyren haroa amaituta, amaitu duen bezala gainera, atzoko irabazlea Aznar izan da. Hainbestean desiotako errebantxa eskura jarri dio bere kuttunak, eta hark eskain diezaiokeen etorkizun oparoa irudikatzen hasi da. Halere, amaiera zoriontsuak bigarren zatia izan dezake, ikasle argiak curriculum iluna baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.