Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Kailuak dituztenekin

2022ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Caucan jaioa da, Kolonbiako eremurik arriskutsuenetako batean. Indarkeriaren biktima da, eta arriskuan bizi da ingurumenaren aldeko borrokan buruzagietako bat izateagatik. Denagatik egin behar izan du borroka: ikasteko, bere bizitokia ureztatzen duen ibaia meatzeetatik defendatzeko, nerabezaroan ama izan eta seme-alabak aurrera ateratzeko, bera bezalako emakumeen bazterkeria agerian uzteko, bera bezalako beltzei leku bat egiteko. Mehatxuak direla eta bizitokia utzi eta beste leku batean bizitza berreraikitzeko.

Francia Marquez Minaren izena entzutetsua izaten hasi zenetik ikasgai mamitsuak izan dira hark esan dituenak, eta aspaldian etsita zeudenengan itxaropena sortu du, Kolonbian marjinaturik bizi diren komunitateetako herritarrengan. «Eskuetan kailuak dituztenen» gobernua egin nahi du orain, «jende xumearentzat, inor ez direnentzat» gobernatu. Esandakoak egiten hastea egokituko zaio orain, Gustavo Petro presidente izendatu berriaren alboan. Presidenteorde eta Berdintasunerako Ministerio sortu berriaren buru izango da, eta bizitza arriskuan jarriko du beste behin, multinazional, paramilitar eta eskuin boteretsuagainean izango dituelako. Ez du erronka makala, baina 40 urterekin amona denak nahikoa kailu badauzka, nor izan nahi dutenekin herrialdea aldatzen saiatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.