inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Goi tentsioa

2019ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Gueñes eta Itsaso bitarteko goi tentsioko linearen obrei ekin die Red Electrica Españolak (REE) egunotan. Bizkaiko kostaldetik Frantziara egin nahi duten ur azpiko kablearekin lotu dute bultzatzaileek proiektua. «Estrategikotzat» jo dute, elektrizitate hornikuntza «bermatzeko» eta «interes orokorreko» izaera eman dio Espainiako Gobernuak.

Itsasotik Castejoneraino luzatu nahi dute gero autobide elektrikoa, eta handik Mediterraneora. Orain, energia berriztagarrien sorkuntzarekin lotzen dute, duela hamar urte gas bidezko zentral termikoekin lotzen zituzten moduan. Izan ere, beste bi proiektu baztertu ditu REEk azken hamarkadan, «ingurumen kalteengatik» eta gizartean sortutako «kontrakotasunagatik».

Arabako eta Nafarroako 438 hautetsik manifestu bat sinatu dute egitasmoaren aurka. Izan ere, zer aldatu da duela hamar urte atzera bota zuten antzeko proiektua orain begi onez ikusteko? Urruti diren hornitzaileak eta are eta urrutiago dauden kontsumitzaileak lotu nahi dituzte sustatzaileek, baina ingurumen eta osasun kalte handiena jasango duten haranetan bizi direnen iritzia ez zaie askorik axola, antza denez. Goi tentsioko linea hori ezinbestekoa izango da AHTarentzat ere. Ezin daiteke modu grafikoagoan azaldu zein diren zentroa eta zein periferia makroazpiegitura horietan. Eta Moncloan PP edo PSOE izan, berdin-berdin du, gai horiei dagokienez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.