inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Anakronismoa

2020ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Distantzia bera zegoen Euskal Herritik Algeciras, Puerto de Santa Maria eta Sevillako espetxeetara duela hamar urte. Mila kilometro ingurura zeuden orduan ere hango presoak, eta, giza eskubideen ikuspegitik, edonori latza irudituko zitzaion hori. Politikoki, ordea, urruntze politika justifikatzeko erraztasun handiagoa zuten gobernuek, ETA indarrean baitzen. Madrilentzat, espetxeak ezinbestekoak ziren erakunde armatuaren aurkako borrokan, eta presoak hura higatzeko ezinbesteko tresna ziren. Horregatik jarri zuten martxan sakabanaketa politika, Felipe Gonzalez presidente sozialistaren agintaldian, 1980ko hamarkadan, EAJren babesarekin.

Orain 185 euskal preso daude Euskal Herrian eta Espainiako Estatuaren menpeko lurralde eta nazioetan; beste 35 Frantzian. Madrilen ardurapean daudenen kasuan, erdiak baino gehiago Euskal Herritik 500dik gora kilometrora daude, eta herenak, 700 eta 1.100 kilometro arteko distantziara.

Duela ia hamar urte amaitu zuen ETAk bere bide politiko-armatua, eta oraindik ere PSOEk eta EAJk askotan eskatzen diote ezker abertzaleari iraganarekin hausteko. Baina gatazkaren ondare lazgarrienetako eta anakronikoenetako bat da PSOEk eusten dion espetxe politika gogor hori. Berriki Igor Gonzalez Solaren bizitza eraman du berekin. Duela hamar urte bezain bidegabea da, baina orduan baino are ulertezinagoa. Urteak ez baitira alferrik igaro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.