mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Nazio-estatua bukatu da

2020ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Konfinamendua bukatu. Hori nola egin pentsatzen ari dira Europako agintariak, eta hori noiz etorriko den esperoan daude, berriz, herritarrak. Euskal Herrian, Espainiak eta Frantziak erabakiko dute. Madrilek aztergai du lurraldeka modu diferentean egitea, baina erresumaren hiriburuan erabakiko da guztia. Alarma egoeraren hasieratik ezarri den estatu eredua ikusita, espero zen bilakaera. Estaturik gabeko nazioetan estatu propioak sortzeko mugimenduak azkartu ahala, horren kontrario anitzek erabili izan duten argumentazio bat da nazio-estatuaren ustezko desagertzea. Globalizazioaren aroa da XXI. mendea, estatuz gaindiko egitura konpartituena—Europako Batasuna, errate baterako—,mugak ezabatzen ari diren garaia—Schengen eremuaren onurak—. Zertarako, hortaz, marra gehiago sortu XIX. mendeko pentsaera batzuk aplikatuta? Eta hara non, pandemia bat sortu, eta Espainiaren eta Frantziaren lehenbiziko erreakzioa izan den nazio-estatua azkartzea: boterea, erabakiak eta kudeaketa zentralizatu, mugak itxi... Europako Batasuna, berriz, pandemia sortu eta bi hilabetera, oraindik ez da gai izan erantzun bateratu bat emateko, eta Thierry Breton Barne Merkatuko komisarioak aste honetan erran du «globalizazioa urrutiegi» joan dela. Nazio-estatua bukatu da, betiere, estatu propiorik ez duten nazioentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.