inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Balkoietatik mundura

2020ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Beste bi aste astez egon beharko dute etxean Hego Euskal Herriko herritarrek, Espainiako Gobernuak luzatu egin baitu alarma egoera, apirilaren 26ra arte. Egunotako informazio uholdearekin, batzuei akaso ahaztuko zitzaien Espainiak mugatuta daukala Hego Euskal Herriko erakundeen botere autonomikoa martxoaren 15etik, osasun larrialdiaren aitzakiarekin. Frantziak halakorik ere ez du behar, Iparraldeko instituzioek oso botere mugatuta baitaukate, aitortza instituzional eskasagatik.

Horrekin batera, bi estatuetako soldaduak gora eta behera dabiltza Euskal Herrian zehar, gaitza zabaltzearen aurkako lanean, gobernuetatik hedabideetara heldu den informazioaren arabera. Alabaina, zaila da lan horren barruan sartzea, esate baterako, herenegun Iruñean soldaduek Espainiako ereserkiaren laguntzaz egin zuten desfilea.

Egoera horretan, eta etxean konfinatuta, aspaldiko Aberri Egunik bereziena ospatuko da heldu den igandean. Muga izan zitekeena aukera bihur daiteke, eta horren harira heldu da herritar talde batek osatutako Euskal Herria Batera plataformaren deialdia. Hainbat familia abertzaletako deitzaileak egonda, pentsa liteke, gainera, aspaldiko Aberri Egunik bateratzaileena izango dela, balkoietatik munduari erakusteko bere buruaren jabe izan nahi duen herri bat ere badagoela Pirinioaren bi aldeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.