Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Gorrotoa eta defentsa

2021eko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Iaz erregistratu ziren gorroto gertakari gehienek arrazismoa eta xenofobia zuten oinarrian. Sexu orientazioari lotutakoek betetzen dute poltsa handietan bigarrena. Zenbatutako 241 kasuetatik 167 batzen dituzte bi multzo horiek, eta jarraitzen dietenen artean ez da poliziarik agertzen delituaren biktima gisara. Jaurlaritzak bihar aurkeztuko du memoria hori, eta, han ikusten denez, ondorioak bat datoz legea sortzean zuen helburuarekin: kolektiborik zaurgarrienak babestea. Gainera, Ertzaintza bera aritu da delitu horien peskizan, eta biktimen defentsan.

Jaurlaritzak, baina, Ertzaintza ere kolektibo «zaurgarri» horietako baten gisara hartzea nahi du orain, eta gorroto delitua egotzi nahi dio Ernairi. Ertzaintza, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gobernuaren Polizia da. Erakunde publiko hori du agintari eta babesle, eta badukontra egiten diotenei egozteko delitu bat: agintaritzaren kontrako delitua. Agintaritzat hartzen da, beraz, Ertzaintza. Gainera, sarri ez da oso zaurgarri agertzen delitua egitea egotzi nahi dieten gazte horien aurrean. Kasko, borra, ezkutu eta abarrekin agertu izan dira, adibidez, kaleko zurrutean ari direnen, edota pankarta baten atzean ezkutatzen diren gazteen aurrean.

Baina, zein eta nola babestu nahi den, hortxe dago kontua. Eta zein eta nola seinalatu nahi den, hor ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.