jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Zenbat abusu

2019ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Zenbat haur eta nerabe ari ote dira nahi gabeko ferekak, nahi gabeko ukituak, bortxaketak jasaten. Zenbatek jasan ote dituzte. Zenbat ote daude norbere etxean, familian, lantokian, ondoan. Sexu abusuen zenbat biktimak sentitu ote dute beraiek direla errudunak. Zenbat helduk ote daukate haurtzaroan edo nerabezaroan jasandako sexu abusuek barruan eragindako korapiloa askatzeko. Zenbat heldu ote daude haurtzaroko edo nerabezaroko sexu abusuak inori kontatu ez dizkiotenak. Zenbat haur, nerabe edo helduren bizitzak baldintzatu, hautsi edo txikitu ote dituzte sexu abusuek. Sexu abusuen zenbat biktimak uko egin ote diote, barruko korapiloa askatuta ere, salaketa jartzeari, delitua preskribatuta dagoelako. Sexu abusuen zenbat biktima bihurtu ote dituzte biktimago, babesgabeago, prozedura judizialek.

Zenbat abusatzaile ari ote dira haur eta nerabeei ukituak, ferekak egiten, bortxatzen. Zenbatek egin ote dituzte. Zenbat abusatzaile ote daude inguruan, etxean, familian, lantokian... Zenbat ote dira guraso, senide, lagun, entrenatzaile, apaiz... Zenbat konplize isil ote dituzte. Zenbat abusatzaile bizi ote dira lasai-lasai, haur eta nerabeen isiltasunak eta hauskortasunak babestuta. Zenbat abusatzaile sentitzen ote dira zigorgabe, gaiak tabu izaten jarraitzen duelako eta delituen preskripzioa haien aldekoa delako. Zenbat abusatzailek janzten ote dute pertsona errespetagarriaren mozorroa egunero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.