inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Icetarenak

2019ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Miguel Borrellek aitortu zion BERRIAko kazetari bati, Lleidako ekitaldi batean topo egin zutenean, ez zekiela Espainian euskarazko egunkari bat itxi egin zutela. Jakingo al zuen egunkari hartako zuzendariak torturak pairatu zituela eta Estrasburgoko auzitegiak haren aldeko ebazpena eman zuela? Agian espantuka hasiko litzateke gai horretaz galdetuko baliote, Deutsche Welle-ko kazetari batekin egin duen moduan, hark esan arte: «ez nago hemen zuk nahi dituzun galderak egiteko, ministro!».

Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak itxitako egunkari horren oinordekoak Miquel Icetari egindako elkarrizketak harrabotsa eragin du Espainia aldean. PSCko lehen idazkari nagusiak aitortu du Kataluniako gehiengo zabal batek haustura nahiko balu demokraziak ahalbidetu egin beharko lukeela. SER Espainiako irrati kateak eta beste hedabide batzuek zabaldu dute itzulpen arazoren bat izan daitekeela elkarrizketa euskarara transkribatzerakoan. Icetak eta iruzkingile batzuek aldizkari deitu diote BERRIAri. Eta agerkari digitaltzat jo duenik ere bada. Lehen mailan jokatzen duela uste duenak pentsatu ohi du bigarren mailakoak —are gehiago erregionalekoak— ez daudela behar bezala prestatuta jardun profesionalerako.

Bada, egunkaria da, eta euskarazkoa, Icetaren elkarrizketa argitaratu duena. Eta ez du arazorik gaztelaniazko itzulpenak egiteko. Beste inork baino eskarmentu handiagoa du horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.