jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Gazteei begira

2020ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Agintari edo arduradunen bat gogoratu da gazte eta nerabeez konfinamenduan? Arduratu da haien beharrez? Izan dira neurriak haurrentzat, izan dira helduentzat, izan dira edadetuentzat... eta gazte eta nerabeentzat? Ez haur, ez heldu sailkapenetan sartzen ez diren horientzat? Norbaitek txalotu du, goraipatu du itxialdianikasketekin jarraitzeko egin duten lan guztia? Inoiz baino bakartuago eta arduratsuago, ezinbestean. Hainbat gaztek laguntza sareetan ere parte hartu dute. Eta, orain, konfinamendua eta faseak bukatuta, gazteak ere kalera atera direnean, berriro ere lagunekin egon ahal izan dutenean, inoiz baino harreman birtualagoetatik berriro ere aurrez aurrekoetara pasatu ahal izan dutenean, gazteen gain jartzen ari da COVID-19ari aurre egiteko neurriak ez betetzearen ardura. Lagunekin elkartzen direlako. Maskararik erabiltzen ez omen dutelako. Nabarmentzen ari da kutsatuen kopuruetan gero eta gehiago direla gazteak. Atzo bertan, adibidez. Lehen mailako albiste bihurtzen dira gazte batzuen jokabideak. Ahaztu da, nonbait, garai horretan zer-nolako garrantzia duten lagunarteak eta lagunarteko harremanek nortasuna osatzeko.

Beste behin agerian geratzen ari da gizartean oso orokortuta dagoen joera bat: gazteei buruz hitz egitea, baina gazteekin hitz egin gabe, haien ahotsa entzun gabe. Eta gazteek badute ahotsa eta zer esana. Entzun nahi duenarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.