Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Indarkeria matxistari txertoa

2020ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Garai batean izenik ere ez zuen, ikusezina zen. Gerora, zertxobait ikusarazten hastearekin batera, etxe barruko indarkeria hasi zitzaion deitzen. Izen okerra, inondik ere. Hain zuzen, etxe barruko afera zela ulertzen zelako ez zitzaion aurretik izenik jarri. Eta lehen izendapen harkere konnotazio ugari zituen. Etxe barruan gertatzen zen, soilik etxekoei zegokien; besteen etxeetan sartzea ez da inoiz ondo ikusia izan, eta etxeko trapu zikinak kalean ez haizatzearena barruraino sartutako doktrina bat izan da urte luzetan.

Izendapena aldatu zaio. Indarkeria matxista da orain. Ez da soilik etxe barruan gertatzen, espazio publikoan indarkeria matxista nonahi aurki daiteke, gradu edo maila ezberdinean. Izendapena aldatzeaz gain, ikusgarriago ere egin da; indarkeria kasuak ezagutu eta isiltzen ziren garaitik bide bat egin da.

Baina konfinamendua iritsi zen, eta milaka emakumek euren erasotzaileekin igaro zuten itxialdia. Kartzela bikoitza zen etxea, eta erasotzaileentzat, paradisua.

COVIDarentzako txertoa bilatzeko lasterketan miloika euro ari dira xahutzen, eta mundu osoko begi eta belarriak horri adi. Txarra ez, interes bera balego indarkeria matxistaren kontrako txertoa topatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.