Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Selekzioa, motorrik gabe

2022ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Euskal selekzioaren aldeko borrokak izan ditu garai loriatsuak. Lehiaketa ofizialetan jokatzea kirol gutxitan lortu arren, bazen gogoa, bazen mugimendua eta aldarrikapena. Orain, gogo hori apalaldian dagoela dirudi. Baina, Telesforo Monzon ideien laborategiak eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak egindako Naziometroaren arabera, euskal herritarren gehiengoa euskal selekzioak nazioartean lehiatzearen alde dago. Hau da, herri gogoak hor jarraitzen du, baina epel samar sumatzen da. Txinparta bada, baina gar handirik ez. Eta txinparta gar bilakatu nahi bada, haizea sortuko duten estrategia egokiak behar dira.

David Salinas-Armendariz kirol zuzenbidean espezializatutako abokatuak dioenez, Euskadiko Futbol Federazioak ez du egin egin zezakeen bide guztia. Ez du KAAra jo FIFAren eta UEFAren ezezkoei helegitea jartzera. Eta bide denak arakatu ezean, zaila da emaitza. Gu ere bai taldeko kide Patxi Gaztelumendik dioen bezala, dena baita beharrezko: «Bide instituzionala, juridikoa, kirol arlokoa, nazioartekoa eta soziala». Batak bestea zirikatu lezake, eta denen artean euskal selekzioaren kamiseta harrotu. Hala ere, momentuz, selekzioaren aldarriak ez du besteengan eragiteko motor indartsurik. Nolanahi ere, hainbat elementu daude ziaboga emango dela pentsatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.