jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Intsumiso

2018ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Iragan mendekoa da, bai, baina zaharragoa ere eman dezake, gaur egungo begietatik ikusita, intsumisio mugimenduak, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan derrigorrezko soldadutzaren kontra sortutako, gorpuztutako eta indartutako mugimenduak. Intsumisoek, beren konpromisoari eta ideia antimilitaristei tinko eutsi zieten ehunka gaztek, Espainiako Gobernua derrigorrezko soldadutza bertan behera uztera behartu zuten —gobernuak bere ekimen gisa saldu nahi izan bazuen ere—. Desobedientzia zibila baliatu zuten, eta beren aldarrikapenak babestera bultzatu zuten gizartearen zati handi bat. Intsumisoek tinko eutsi zieten, kasu askotan soldadutzaren eta armaden kontrako borroka eredugarriak eta irudimentsuak kartzela zigorra betetzera eraman bazituen ere. Iruñeko Udalak omendu egin ditu, kartzela zaharraren orubeari Intsumisio plaza izena jarriz.

Euskal Herrian armak ekoizten eta saltzen dira, bertatik armak pasatzen dira, hainbat azpiegitura militar daude, eta Macronek soldadutzaren antzeko zerbait ezarri nahi du, Zerbitzu Nazional Unibertsala. Intsumisoen garaipena ez zen bakarrik soldadutza bertan behera uztera behartzea, baita borroka eredu baten arrakasta frogatzea eta militarizazioaren kontrako kontzientziazioa zabaltzea ere. Soldadutzaren kontrako borroka irabazi zen, baina militarizazioaren kontrakoa irabazteko dago oraindik, gizartearen kontzientzia apalduta, intsumiso ez, otzanduta baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.