SOSLAIA. Astrid Lindgren

Haurrentzat ere bada literatura

ASTRID LINDGREN COMPANY.
Iker Tubia.
2020ko ekainaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pertsona konprometitua zen Astrid Lindgren idazle suediarra (1907-2002). Haurren eskubideen, berdintasunaren, ekologiaren eta animalien ongizatearen alde borrokatu zen, eta indarkeriaren eta opresioaren kontra. Ideia horiek literatura lanetan islatu zituen. Hortik sortu zen Pippi Kaltzaluze pertsonaia sonatua, eta euskaraz irakur daitezke hiru liburuak: Pippi Kaltzaluze, Pippi itsasorako asmotan eta Pippi Hegoaldeko Itsasoetan (Elkar).

Gazterik ekin zion idazteari, eta haur eta gazte literaturan aritu zen batez ere. 75 liburu idatzi zituen, horietatik 41 liburu ilustratuak dira. Beste pertsonaia batzuk ere sortu zituen, esaterako: Emil in Lönneberga, Karlsson på taket eta Ronja Rövardotter. Haren lanak ehun hizkuntzatara itzuli dira, eta sari anitz jaso zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.