inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Burgos, gaur

2020ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Diktadura faxista luze batetik demokrazia deskafeinatu baterako trantsizioan, mugarri ezinbestekoa izan zen Burgosko Prozesua Euskal Herriarentzat. Hamasei lagun epaitu zituzten militarrek, itxia nahi zuten auzi batean. Horretarako sartu zituzten epaituen artean apaizak, Vatikanoarekin Espainiak zuen konkordatuaren arabera epaiketa itxiak baitziren erlijiosoak tartean egonez gero. Baina, Vatikanoak onartu ez, eta munduari ireki behar izan zion frankismoak epaiketarako atea. Ireki, eta mundua —eta bereziki Mendebaldeko Europa kapitalista— ohartzen hasi zen aliatutzat zeukan frankismoaren ankerkeriaz: diktadurak zekarren adierazpen eta askatasun faltaz, tortura salaketez eta heriotza zigorrez bete ziren hedabideak... Munduak Burgosen zabaldu zizkion begiak Euskal Herriko nazio zapalketari ere.

ETA amaiarazteko prestatu zuen prozesua frankismoak, eta bumeran bat balitz bezala etorri zitzaion. Ozen entzun ziren Poliziaren indarkeria kasuak, euskarak jasaten zituen debeku eta jazarpen bortitzen testigantzak, langileen aurkako abusu ankerren frogak. Burgosek belaunaldi oso baten bidea markatu zuen. Militante gaztez hornitu zen ETA, eta beste dimentsio bat eman zion euskal gatazkari. XX. mendeko epaiketarik garrantzitsuenetako bat da, eta oroitzea ezinbestekoa da justiziaren eta Euskal Herriaren eskubideen aldeko borrokan engaiatu zen belaunaldi baten bidea ulertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.