HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Formak'

Jakintza jolasak

Idazlea: Pavla Hanackova. Ilustratzailea: Julie Cossette. Itzultzailea: Saretik. Argitaletxea: Ibaizabal.

2018ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Ezin sinistuzkoa da paper ingeniariek egiten duten ekarpena haurren artean jakintza liburuak zabaltzeko. Argitalpenez argitalpen, berrikuntza are fantastikoagoak eskaintzen dituzte, hain akademikoa den liburu mota honi jolas parke baten itxura emateraino.

Esan beharrik ez dago aldeko zein aurkako iritziak sortu direla, beso-zangoak mugitzen hasi ziren anatomia liburu haien agerpenetik hona, kaskezurraren barnealdeak arakatzeko hegal tolesgarri haiekin... Bueno, eta zer esan hurrengo belaunaldiko pop-up liburu fantastikoez: dinosauroak modan zeuden garaian preseski agertu ziren haiek, liburua zabalduta T-rex beldurgarriak agertzen zituztenak... Bai, agian, abusatu egin zen garai hartan, eta hauskorregiak ziren liburu ez oso erabilgarriak sortu ziren tarteka (Krokorekin akordatzen?), baina eskuetan hartzen dituzu kaleratu berri diren Gurpil magikoa bildumako Zenbakiak edota Formak, eta gozatu egiten duzu hatzarekin iruditxoa mugitzen. Eta pentsatzen duzu ez dela hainbesterako, baina orria pasatu, eta berriz ere irudia mugitzeko irrikan jartzen zara...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.