Azkenean aitortu dute itsasoko emakumeen lana

2022ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Historia eta lurra nola, hala gobernatu du gizonak itsasoa. Lo egin aurretik entzundako hamaika istorioren protagonistak izan dira marinelak, urrutiko paisaiak konkistatzera irtendako itsasgizonak, portuak eta tabernak husten zituzten piratak. Guztiak ziren ausartak eta guztiak ziren gizonak.

Ahaztu egin zuten badirela itsasoan lan egiten duten emakumeak. Ez dira laminak, sirenak edo prostitutak; saregileak, neskatilak eta paketatzaileak dira. Belaunaldiak igaro dituzte isilik, arrainen hilobiak josi eta josi. Iragan maiatzean iritsi zen azkenean sektore feminizatuko lan gogorraren aitortza, Espainiako Ministroen Kontseiluak langileen erretreta lau urtez aurreratzea erabaki ostean.

Neurriak urte luzez eginiko zenbait eskakizun bildu zituen. Horien artean nabarmenena, saregileen, neskatilen eta paketatzaileen erretreta lau urtez aurreratzea. Horretarako, erabaki zuten pentsioa jasotzeko gutxieneko adinaren koefizienteak gutxienez 0,15 murriztea.

Kolektiboak «lorpen historiko» izendatu zuen Kontseiluaren erabakia. Itsasoko langileek aspalditik dute erretiro aurreratua eskuratzeko aukera, baina saregileak, neskatilak eta paketatzaileak, ia guztiak emakumeak, aukera horretatik kanpo egon dira orain gutxi arte, jarduna lehorrean egiten dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.