HILBERRIA. Guy Poulou

Euskararen txanponaren bi aldeak

Uxue Rey Gorraiz.
2021eko urriaren 31
00:00
Entzun
Ia bi hamarkadaz izan zen Guy Poulou Ziburuko (Lapurdi) auzapez. Milurtekoaren hasieran hartu zuen kargua, 2001ean. Iaz, baina, hauteskundeetara ez zela aurkeztuko erabaki zuen politikari eskuindarrak. Dentista zen ikasketaz. 80 urte zituela zendu zen Poulou, herenegun.

Eskuindar sutsua zen. Bere lehen bi hauteskundeetan, UMP Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna alderdiarekin aurkeztu zen auzapez aukeratua izateko. Hirugarren aldiz hauteskundeetan aritu zenean, aldiz, tirabirak tarteko, alderditik kanpo aurkeztu zen, Aupa Ziburu alderdian.

Sumina piztu eta hautsak harrotu zituen auzapezak Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren auzian hartutako jarrerak. Hura sortu eta bi urtera, hitzarmena ez zietela berrituko erabaki zuen Poulouk. BERRIAri azaldu zion ez zela ikastolen kontra, eta euskararen alde anitz egin zuela, baina Ziburuko ikastolaren aferak ez zuela aterabiderik. Neurri gogorrak hartu zituen: auzitara jo zuen orain dauden lur eremutik kanporatzeko, eta argindarra kendu zien, zentroa hustu zezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.