Albistea entzun

Silva, Gebara eta Cho, Cadizi aurre egiteko prest

Txuri-urdinek garaipenaren bidera itzuli nahi dute, bi partidaren ostean. Imanolek taldea ez du urrun ikusten lehen itzulian egindakotik
David Silva baloiarekin, sasoi honetako partida batean.
David Silva baloiarekin, sasoi honetako partida batean. JUAN HERRERO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ander De la Hoz -

2023ko martxoak 3

Realak emaitza bolada gorabeheratsua eten nahi du gaur Anoetan, Cadizi irabazita (21:00, Movistar). Txuri-urdinek garaipen bakarra eskuratu dute azken bost partidetan. Espanyolen aurkakoan izan zen: lehen ordubetean sekulako erakustaldia eman zuten, eta azken minutuetan beldurrak airean egon ziren.

Berdindu egin dituzte beste lau partidetako bi, eta esku hutsik geratu dira gainontzeko bietan. Hortaz, bi helburu beteko ditu Cadiz mendean hartuz gero. Batetik, hirugarren postuari eustea; bestetik, konfiantza irabaztea.

Aurkaria beheko postuak saihestu nahian ari da: hamaseigarren dago sailkapenean, jaitsieratik bi puntura. Xextra handi samarra du inguruan, gainera. Elxen aurkako partidan jazotakoen inguruan errekurtsoa jarri du zuzendaritzak, eta justiziara jo ala ez erabakitzen ari da.

Bien bitartean, azken partidetan kamuts aritzeak ez du Reala aztoratu. Hala adierazi zuen atzo Imanol Alguacil entrenatzaileak: «Jokoari dagokionez, ez gara lehen itzulian egindakotik izugarri aldendu. Dena den, teknikari oriotarrak uste du taldeak baduela zenbait gauza «findu beharra», eta Cadizek Reala «mailarik onenean» aritzera behartuko duela azaldu du.

Txuri-urdinen erizaindegia hustu egin da azken egunetan, eta Imanolek deialdian sartu ditu min hartuta egon diren David Silva, Momo Cho eta Ander Gebara: «Printzipioz, ez daude hasieratik aritzeko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskariansek eta Irlandako Munster taldeak 2006an Miarritzeko Aguilera estadioan jokatutako partida. ©BOB EDME

Euskal errugbia batuz

Iñaki Berastegi

Sei urteren ostean, Euskariansek lagunarteko partida bat jokatuko du gaur: Kataluniako selekzioa izango du arerio Donostian, Anoetako estadio txikian. Zazpiko errugbian ere «anbizio handiko egitasmoa» osatu nahi dute.

Simone Inzaghi Inter Milaneko entrenatzailea eta Pep Guardiola Manchester Cityko entrenatzailea. RONALD WITTEK / efe - Adam Vaughan / EFE ©BERRIA

Cityk Txapeldunen Liga aurrenekoz irabaz dezake gaur

Eñaut Agirrebengoa

Cityk Txapeldunen Liga aurrenekoz irabaz dezake gaur, eta sasoi honetako hirugarren titulu handia lortu. Ezustean harrapatu nahi du Interrek (21:00, La 1 eta TF1).

 ©JULIO MUÑOZ / EFE

Catenak Osasunan jokatuko du, eta Traorek, Realean

Berria

Talde txuri-urdinak jakinarazi du Cecilia Marcosek beste bi urtez jarraituko duela klubean, 2025eko ekainera arte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.