KONTSEILARIAK

2017ko urriaren 29a
00:00
Entzun

Raul Romeva



(Madril, 1971)

Atzerri kontseilaria

Zientzia Ekonomikoetan lizentziatua eta Nazioarteko Harremanetan doktorea da. Europako Legebiltzarreko diputatu izan zen ICV alderdiarekin 2004-2009 urteetan. Kataluniako zein Bosnia eta Herzegovinako Unescoren zentroetan jardun du. Hango gerrari buruzko hainbat lan eman ditu argitara.

Jordi Turull



(Parets del Valles, 1966)

Bozeramailea

Zuzenbidean lizentziatua da. Junts Pel Si taldearen presidentea Parlamentuan, kargu bera eduki zuen CIU alderdian. Gazte hasi zen alderdian militatzen, eta 2004tik da Kataluniako Parlamentuko diputatua. 2014an Espainiako Kongresuan defendatu zuen erreferendum bat egiteko eskaera.

Josep Rull



(Terrassa, 1968)

Lurralde antolaketa

1989an hasi zen politikan. 1994-1998 artean, JNC alderdiaren gazte erakundearen idazkari nagusia izan zen. 1997tik da diputatu Kataluniako Parlamentuan, eta CDCn hainbat ardura postu izan ditu. Deria Editors argitaletxeko editore kontseiluko kide eta Omium Culturaleko partaide ere bada.

Clara Ponsati



(Bartzelona, 1957)

Hezkuntza

Ekonomian doktore da. Saint Andrews Unibertsitateko (Eskozia) Ekonomia eta Finantzen ikastetxea zuzendu du, eta Georgetown, Toronto eta San Diegoko ospe handiko unibertsitatetan izan da irakasle. Gatazkak nola konpondu ikertu du, besteak beste. ANCko zuzendaritzako kide izan da.

Meritxell Borras



(Hospitalet de Llobregat, 1964)

Administrazio Publikoa

Farmazian lizentziatua. Kontseilaria izan zen aurreko Kataluniako Gobernuan. Parlamentuko diputatua da egun, eta, orotara, bost legegintzaldi egin ditu diputatu gisa. CDCko militantea, eta JNC gazte erakundearen sortzaileetako bat izan zen. Egun,CDCren kontseilu nazionaleko kide da.

Antoni Comin



(Bartzelona, 1971)

Osasuna

Filosofia eta Zientzia Politikoetan lizentziatua, irakaskuntzan jardun du. 2003-2010 bitartean Kataluniako Parlamentuko diputatu izan zen. Democracia Económica. Hacia una alternativa al capitalismo (2011) liburua egin du beste aditu batzuekin. Catalunya-Europa fundazioko aholkulari da.

Dolors Bassa



(Torroella de Montgri, 1960)

Lana eta gizarte gaiak

Psikopedagogian lizentziatua, irakasle lanetan eta sindikalismoan aritu da. GironakoUGTko idazkari nagusi izan da 2008-2015 bitartean. Aurreko Kataluniako Gobernurako aholkulari lanak egin zituen. Beste zenbait aditurekin batera, Per què volemun estat propi liburua idatzi du.

Joaquim Forn



(Bartzelona, 1964)

Barne kontseilaria

Zuzenbidean lizentziaduna da Forn. Bartzelonako CIUko zinegotzia izan da 1999tik 2017a bitarte. Segurtasunarekin lotutako hainbat proiektu gidatu ditu bertan, eta alderdiko bozeramaile lanak ere egin ditu udaletxean. Omnium Cultural, ANC eta Bartzelona futbol klubaren bazkide da, besteak beste.

Lluis Puig



(Terrassa, 1959)

Kultura

Humanitate, dantza eta musikako ikasketak dauzka. Kataluniako Gobernuaren Kultura sailaren barruan, herri kulturari buruzko departamentuko zuzendaria izan da. Alor horretan lan egiten duen Vesc enpresa zuzentzen du 2001etik. 1984an Espainiako Dantza Sari Nazionala irabazi zuen.

Carles Mundo



(Vic, 1976)

Justizia

Zuzenbidean lizentziatu zen Pompeu Fabran. Abokatu lanetan aritu da 1998tik. Aurreko gobernuekin Kultura eta Hezkuntza sailetarako egin du lana. Kataluniako Albiste Agentziaren (ACN) presidente izan da, besteak beste. ERCko zinegotzia izan daGurb udalerrian 1999-2015 artean.

Meritxell Serret



(Vallfogona de Balaguer, 1975)

Nekazaritza

Zientzia Politikoetan lizentziaduna da. Egun, Mon Rural fundazioko teknikaria da. Unio dePagesos sindikatuan egin zuen lana 1997-2006 bitartean. Lan ugari egin du sindikatuko kideen trebakuntzan. Ikerketa lanak eta liburuak egin ditu kooperatibismoaz eta nekazaritzaz.

Santi Vila



(Granollers, 1973)

Enpresa

Kataluniako Parlamentuak independentzia deklaratu bezperan aurkeztu zuen dimisioa. Hainbat iturriren arabera, hauteskunde autonomikoetara deitzearen aldekoa zen. Aurreko agintaldian Kultura kontseilaria izan zen. CDCkoa militantea da 2000. urteaz geroztik. Historian doktorea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.