Irudia. Iruñea

Bederatzi milioi auto 1965az geroztik

VW.
2021eko maiatzaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Volkswagen T-Cross Sport urdin bat izan da Landabengo ekoizpen katetik ateratako bederatzi milioigarrena. 1965 urtean ireki zuen Leylandek Iruñeko fabrika, eta 1975 bitartean Morris eta MG markako 131.744 auto egin zituzten. 1975etik 1983ra, Seat 124 eta Panda, eta Lancia HPE eta Beta modeloak eraiki zituzten, 284,225 hain zuzen ere. VWen garaia 1984an iritsi zen, eta haren eskutik ekoizpenak bultzada handia izan zuen, ia 8,6 milioi autotik egin baitituzte. Udan hasiko dira Polo berriarekin, eta udazkenean, berriz, Taigo modeloarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.