Albistea entzun

Athletic 0-0 Eibar

Baten ahalegina, bestearen damua

Puntuak banatu dituzte Athleticek eta Eibarrek San Mamesen jokatutako derbian. Kanpokoak erosoago aritu dira lehen zatian, baina bigarrenean gehiago izan dira etxekoak. Dmitrovicek geldiketa erabakigarriak egin ditu
Athleticeko eta Eibarreko jokalariak, lehian, atzo, bi taldeek San Mamesen jokatutako derbiaren jokaldi batean.
Athleticeko eta Eibarreko jokalariak, lehian, atzo, bi taldeek San Mamesen jokatutako derbiaren jokaldi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Eñaut Agirrebengoa -

2019ko abenduak 15

Epailea. Melero Lopez. Txartel horiak: Athleticeko Raul Garciari, San Joseri eta Capari; eta Eibarreko Kike Garciari, Dmitrovici eta Tejerori. Bestelakoak. 43.203 ikusle San Mamesen.

Estua, lehiatua eta orekatua. Halakoa izatea espero zen Athleticen eta Eibarren aurkako derbia. Eta halakoa izan zen. Gipuzkoarrek ahalegin betean jardun zuten, eta meritu handiko puntua lortu. Ez ditu ase, jaitsiera gain-gainean dutelako, baina San Mamesen berdintzea bada zerbait. Bizkaitarrek, berriz, bi aurpegi erakutsi zituzten. Apal aritu ziren lehen zatian, eta horren damu izango dira. Estutu egin zuten gero, baina ez zitzaien aski izan.

Garitanok bi aldaketa egin zituen hasierako hamaikakoan. Bata, espero zitekeen: Kodro kendu, eta haren tokian fisikoki osatutako Raul Garcia ipini zuen. Ordea, harrigarriagoa izan zen San Jose Sanceten ordez ipintzea. Eibarren, berriz, Expositok eta Inuik bete zituzten Diop eta Orellanaren hutsune garrantzitsuak. Enrich eta Tejero izan ziren Mendilibarrek txertatutako beste berritasunak. Eraldaketak ez zien kalterik egin gipuzkoarrei; aitzitik, zuri-gorriek baino hobeto hartu zioten neurria partidari, ohiko joko biziaren bidez.

Talka asko eta eten ugari izan zen lehen zatian. Epailea oso zorrotza izan zen faltak adierazteko orduan, eta hala, neurketari asko kosta zitzaion erritmoa hartzea. Eibar gusturago moldatu zen egoera horretan, kontrako zelaian gogor estutu, eta eskuin hegaletik barneraldi arriskutsuak eginda. Pedro Leonen agerraldiak izan ziren kanpokoen baliabide nagusia. Hark areaz kanpotik atera egindako jaurtiketa indartsua izan zen partidako lehen gol aukera, 17. minutuan. Athleticek, berriz, zailtasunak izan zituen aurkariaren area ingurura hurbiltzeko. Baloi gehiago eduki zuen, baina ez zuen erabiltzen asmatu. Zehaztasuna falta izan zitzaion Eibarren amarauna apurtzeko. Luze jokatzen saiatu zen, baina erabakimen handirik gabe.

Zuri-gorrien ezinak ezinegona sortu zuen San Mameseko harmailetan. Edonola ere, atsedenaldira 1-0ekoarekin iristear izan ziren: Cordobak baloia sareratu zuen Raul Garciaren jaurtiketa arriskutsu baten ostean, baina jokoz kanpo zegoen. Imintzio horrek iratzarri egin zuen Athletic, eta bestelako jarrerarekin itzuli zen aldageletatik. Neurketa lehiatua eta estua zen oraindik ere, baina etxekoak askoz ere sakonagoak izan ziren. Espazio gehiago sortu zituzten, besteak beste Dani Garciaren joko aldaketen bidez. Eta zuloak sortzen direnean, distira egiteko tartea zabaltzen zaie jokalari azkarrei. Hala egin zuten Williamsek eta Capak, eskuin hegala autobide bihurtuta.

Etxekoen ahalegina

65. minutuan, jokaldi ikusgarria egin zuen aurrelariak, zelaia alderik alde zeharkatuta. Ginga jartzeko aukera izan zuen Ibai Gomezek, baina buruz burukoan gailendu egin zitzaion Dmitrovic. Estutzen jarraitu zuten etxekoek, eta 72. minutuan, Escalantek bere atean sartu zuen baloia, Caparen erdiraketa mozten saiatzean. Alta, gol horrek ere ez zuen balio izan, hegalekoa aurreratuegi baitzegoen. Eta 84. minutuan, berriz ere Dmitrovicekin egin zuten topo bizkaitarrek. Atezainak bikain erantzun zion Raul Garciaren burukadari. Azken hatsera arte saiatu zen Athletic, baina Eibarrek ez zion beste aukerarik eman. Kanpokoak indarrez hustu egin ziren, eta etxekoak, kamustu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Aritz Elustondo Realeko jokalaria, garaipena ospatzen. Beasaindarrak egin du lehen gola. ©JON URBE / FOKU.

Klarionaren puntuak

Jon Ander De la Hoz

Realak Elx garaitu du, eta bosgarren postuari lotu da. Etxekoak bat gehiagorekin aritu dira 10. minutuaz geroztik, baina kosta egin zaie markagailuan aurreratzea: Aritzek eta Oiartzabalek egin dituzte golak.

Bera Berako jokalariak, duela bi urte Barakaldon irabazi zuten Espainiako Kopako titulua ospatzen. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Ez da irabazteaz nekatzen

Ainara Arratibel Gascon

Bera Berak zazpigarrenez lor dezake bihar liga, Elxen aurka puntu bat lortuz gero. Taldeak urteak daramatza goian, bulegoetan eta kantxan egindako lan onari esker.

 ©EFE

Quino Colomek ezingo du bihar Baskoniarekin debuta egin

Aitor Manterola Garate

Andorrako joko antolatzailea fitxatu du Gasteizko taldeak denboraldia amaitu arte. Biharko partida, Joventuten aukakoa, atzeratu egin da, positibo gehiago azaldu direlako TD Systems Baskonian.

Bi bikoteak, konforme pilotekin

Inolako kexarik ez pilotekin

Aitor Manterola Garate

Elezkano-Zabaletak eta Peña-Albisuk Binakako Txapelketako igandeko finalerako pilotak hautatu dituzte, Bizkaia pilotalekuan. Peña eta Albisuren bat da ezberdina: bizixeagoa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Eñaut Agirrebengoa

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna