GAURKO GALDEKETAK

2018ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Gipuzkoan Donostian eta Irunen, eta Bizkaian Alonsotegin, Balmasedan eta Zallan egingo dituzte gaur herri galdeketak. Honatx xehetasun batzuk.

Erroldak

Donostia. 160.457 lagun.

Irun. 53.435.

Alonsotegi. 2.493.

Balmaseda. 6.596.

Zalla. 7.229.

Guztira. 230.210.

Galderak

Donostia. «Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa gure kabuz eta aske erabakitzea?».

Irun. «Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat?

1) Euskal estatu burujabe eta independentea.

2) Estatus politiko berri bat estatu espainiarraren barruan.

3) Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa».

Alonsotegi. «Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritarra?».

Balmaseda eta Zalla. «Nahi duzu euskal herritarrok burujabe izatea bere etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko?».

Botoa emateko baldintzak

Tokiko biztanlea eta16 urtetik gorakoa. Galdeketa antolatu duten herrietako biztanle direnek eta gaurko egunez 16 urte edo gehiago dituzten pertsona guztiek parte hartu ahalko dute, euren nortasuna, adina eta bizilekua egiaztatzen badituzte.

Sistema informatikoa. Antolatzaileek ez dutenez Espainiako Estatuko nahiz udalerrietako erroldarik izango, sistema informatiko bat erabiliko dute pertsona batek behin baino gehiagotan bozkatzen ez duela bermatzeko.

Bozkalekuetako ordutegia

09:00-20:00.

Berme batzordeak

Donostia. Amalur Alvarez, Ianko Ganboa, Garbin?e Gomez, Nora Esnaola, MaribiJoaristi, In?igo Urrutia, Ben?at Sarasola, Anartz Goia etaMario Zubiaga.

Irun. Santiago Merino, Jaione Hervas, Miren Olaskoaga eta Jokin Babaze.

Alonsotegi, Balmaseda eta Zalla. Jose Ignacio Etxebarria, Jose Luis Lekanda, Endika Garai, Maria del Mar Valiente, Maria Lopez, Xabier Saiz de la Maza eta Sergey Aresti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.