ARKUPEAN

Ezin positibo izan

Iñaki Galdos Irazabal -

2017ko urriak 17

Espainiatik bueltan, Euskadi Gaztea jarri nuen kotxeko irratian igandean. Be positive! ingelesezko gomendioarekin zetorkigun asteburu oro bezala, oso modan daukagun esatari gaztea. Eta gaurko honetarako Kataluniako zirimolara itzultzeko asmoa banuen ere, norabidea aldatu eta beste gai bat hizpide hartzea erabaki nuen supituan.

Beti bezala, bere etxeko euskaraz ziharduen jo eta ke esatariak: besteak beste daka, dotzut, sas... adizkiak etengabe, elkarrizketatuak eta entzuleak Zarauzko surflari bat, Baigorriko ikasle bat edota Samaniegoko nekazari bat ziren kontuan hartu gabe.

Bere garaian Xabier Euzkitzek Batuaren Makurrak zutabean gaztigatu zigunetik, izugarri areagotu da joera hau, eta gero eta gehiago dira EiTBn euskalki eta azpieuskalkiak erabiltzen dituzten esatari, gonbidatu eta elkarrizketatuak. Azken hauen kasuetan normaltzat hartu beharreko zerbait ere bada, askok ez baitute euskara batua menperatzen. Kezkagarria bestea da, jatorkeriaren jatorkeriaz, batuaz hitz egiteko arazorik ez eta norbere sukaldekoa aukeratzen dutenen kasua.

Jatorkeria. Horrela deitzen dio Ibon Sarasolak gertatzen ari denari. Iaz Bitakora Kaiera argitaratu zuenean hautsak harrotu zituen honen guztiaren inguruko gogoetekin. Hasteko, askok ahaztuta daukaten euskara batuaren historiaren errepaso txiki bat egin zigun. Berak miraritzat hartzen duena. Beste alde batetik, etsipen puntu batekin aitortzen du hastapen haietan euskara batuaren kontra erabiltzen ziren hainbat klixe orain berrindartuak daudela. Baina, dio Sarasolak, euskara salbatuko bada, ez da salbatuko euskalkiak sustatzetik (gero eta okerrago hitz egiten diren euskalkiak, portzierto).

Sarasola, Saizarbitoria, Etxezarreta, Euzkitze... asko dira gai honen inguruan azken bolada honetan kezka adierazi dutenak. Eta jakin nahi nukeena da, horrelako iritzien parean, noren gomendio edota iritziak hartu dituzten aintzakotzat etxe horretako arduradunek; noiz, non eta zergatik erabaki duten joera hau gure irrati eta telebista publikoan ezartzea.

Eusko Legebiltzarrean ere abian da EiTBren inguruko lantaldea, baina beldur naiz hor ere ez dela gai hau ukituko. Dagoeneko irakurriak ditugu talde politikoen hainbat proposamen eta ez dut zantzurik ikusi, are gehiago, gai honetan niri iritzitik gertuen sentitzen nuen EH Bildu koalizioko ordezkari batek berriki ETBko elkarrizketa bat bere herriko euskaraz eskaini zigun oso-osorik, nire pena eta harridurarako.

Ez da hau soilik EiTB kutsatu duen gaitza. Gure kirolariek ere nahiago dute sareetan esateban bezalakoak idaztea esaten zuen idaztea baino. Gero eta gazte gehiago omen dira norbere herri eta ingurukoekin beti euskaraz jardun baina beste euskalki batekoekin erdarara jotzen dutenak, ondo baino hobeto menperatzen duten euskara batura urratsa ez egiteagatik. Edo euskalkirik gabeko euskaldunak gutxiesten dituzten euskaldun superjator labeldunak, inoiz urrats bat egingo ez dutenak eurek esaten dutena ulergarriago suertatu dadin.

Ez naiz ni izango, Sarasola bezala, euskalkiek bizpahiru belaunalditan euskalki izateari utzi behar diotenik batuaren aldaera bihurtzeko. Geroak esango du. Ni izugarri euskalki zalea naiz. Zorionez, gainera, ez dago gaur egun Euskal Herrian bere aldizkari, irrati edota telebistarik ez duen euskalki eta azpieuskalkirik. Euskalkiek badute euren esparrua.

Euskara batuarena ez badugu serioago hartzen, gureak egin du. Porrot izugarri baten atarian egon gaitezke. Eta EiTB ezinbesteko tresna da hori saihesteko. Baina horrela jarraitzen dugun bitartean, ez dut izango ez positibo, ez baikor egoteko arrazoirik. Nahiz eta asteburuetako arratsaldeetan esatari jator asko batek hori gomendatzen digun... euskaldun askok ulertzen ez duten euskaran.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Nekane Murga, atzo, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. ©Miguel Toña / Efe

Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia ezartzeko asmoa du

Andoni Imaz

Urkullu jarduneko lehendakaria litzateke batzorde bereziaren burua berriro ere, eta aukera izango luke jendea bakartzeko eta joan-etorriak mugatzeko. Murgak eta Tapiak agerraldi bat egingo dute bihar, hartuko dituzten neurriak esplikatzeko.

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa gaurko agerraldian. ©Chema Moya/EFE

Diskotekak eta gaueko tabernak ixteko agindu du Madrilek

Berria

Neurriak zorroztuko dituzte Hego Euskal Herrian, egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta. Gainerako taberna edo jatetxeek 01:00ean itxi beharko dute, eta gauerditik aurrera ezingo da bezero gehiagorik sartu. Kalean erretzea ere debekatuta egongo da, bi metroko tartea bermatu ezin bada.

Jendea paseoan Donostiako alde zaharreko kaleetan, atzo. ©Juan Carlos Ruiz/FOKU

618 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek; Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, aldiz, igo egin dira.

Osasun langileak PCR probak egiten Donostian, aurreko astean. ©Gorka Rubio/FOKU

Azpeitiko Erdikalean ibili zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Abuztuaren 7tik 9ra bitartean kale horretan ibilitakoek egin beharko dute testa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna