ARKUPEAN

Kapitalaren kalapita pornografikoak

Joxerra Garzia -

2016ko apirilak 30

Mendebaldeko munduan bizitzen ari garen krisi hau, funtsean, liberalismoaren suntsipena da, hots, azken 30 urteotan nagusi izan den eredu ideologiko eta ekonomikoarena». Hala zioen The Independent egunkari britainiarrak duela zortzi urte, 2008ko martxoaren 28an.

Garbi dago krisia hasi berri samarra zela The Independent egunkariak aldarri hori jo zuenean. Garai hartako hedabideetan sarri agertu ziren horren tankerako adierazpenak, baita are gordinagoak ere. Hamaika porroten ur hotzetan errea, esango nuke hala ere ilusio izpiren bat edo beste piztu zidatela profezia apokaliptiko haiek. Bueltan-bueltan, egiten nuen neure kautan, azkenean Marx zaharrak arrazoi: kapitalismoa, Franco bezala, ez da kanpoko faktoreen eraginez hilko, berez lehertuko da, hartarako baldintza objektiboak berak bere baitan ereinda.

Tokitan geratu dira profezia haiek guztiak: Kapitalismoak primeran asmatu du krisia bere mesedetan erabiltzen. Suntsitu ordez indartu, gotortu eta harrotu egin da (hurrenkera horretan), alternatibarik eza, jendearen beldurra eta indarraren arrazoia baliatuz, besteak beste.

Ekonomia kontuetan (ere) ezjakin petoa naiz, eta ez dakit arrastorik ere gertatzen ari denaren errua nor deabruk duen. Deabruak deabru, dakidana da badirela munduan (han urrutian bezala hemen inguruan ere) santu itxurako asko, «krisia ez da guk sortua» esanda sekulako etekina ateratzen ari zaizkionak gainerako gehienentzat tamalgarria den egoera honi.

Hasierako ikara baretuta, laguntza handik eta laguntza hemendik, zuloak (inoren) diruz estali, eta berehalaxe baretu zen diru-jendailaren kalapita, kapitalak atzera berriz lehengo zorroetara itzulita. Gobernuek kapitala erreskatatu orduko, kapitalak gobernuen gobernua berreskuratu zuen, ordu arteko disimuluak bazter utzita, inoizko erarik nabarmen eta lotsagalduenean. Handik aurrera, eginak egin inork zaunkarik ere egiten ez ziola ohartuta, suntsiketari ekin dio kapitalak. Ez, ordea, profeziek zioten bezala, bere burua suntsitzeari, ongi-izate estatutik geratzen zen apurra suntsitzeari baizik.

Suntsitze lan sistematiko horren sintoma eta arrastoak nonahi ageri dira, toki, alor eta maila guztietan. Estrategia garbia da: murriztu, murriztu eta murriztu (soldatak, gizarte babesa, eskubideak...). Jakina, kapitalak ez dauka zertan berak dantzatu aizturrak, gobernuek egiten diote lan zikin hori, limosnatxo baten truke.

Bitxiena da eskubideak (bideak eta eskuak) mozten zaizkien horien hobe beharrez egiten bide dituela beti botereak murrizketa horiek. Gipuzkoako Diputazioak arrazoi hori aipatu du, besteak beste, Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza (DSBL) kentzeko (beste herrialdeek ez dute lanik izan sekula ezarri ez duten laguntza kentzen): laguntza horrek betikotu egiten duela hartzaile koitaduen menpekotasuna. Aipatzen den beste arrazoia, etorkinen erakarpen eraginarena, pornografiaren sailean sartzekoa da, zuzen-zuzenean.

Kontu larriagorik baden arren, xehetasun batek nauka ni guztiz gaitzitua: DSBL kobratzen ari ziren (eta diren) batzuei nola itzularazten zaien orain lehenago sobera kobratu omen dutena. Kasurik onenean ere hileko mila eurora iristen ez den laguntza jasotzen dutenei bai, horiei azken xentimora arte itzularaziko zaie ustezko zorra (85.000 lagun inguru omen trantze horretan), nahiz kasu askotan administrazioaren beraren erruz ordaindu zaien gehiegi. Banketxei-eta ez, noski, jakinik ere jaso zituzten dirutzetan (Espainian bakarrik, 60.000 milioi eurotik gora), lehen xentimotik azkeneraino, den-dena zela soberakoa, den-dena lizun pornografikoa.

Kapitalak lasai egiten du lo. Gobernuek emandako legeren bat edo beste dela eta inoiz kezka eta haserre plantak egin arren, badaki behorraren ostikoak ez diola kumeari kalterik egingo.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Raiundo Berri taberan izan zirenak PCR proba egiteko zain, Okendu kultur etxean gaur goizean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.

Lasarte-Oriako klasururako konbentua itxita, gaur. ©Javier Etxezarreta / EFE

Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute

Berria

Hamar izan dira positiboak guztira. Alkateak adierazi du agerraldia kontrolpean dagoela.

Kutsatze kopuruen azken datuek gora egin dutela ikusita zientzialariak gaineratu du gaitzak “arazo bat” izaten jarraitzen duela. ©Gorka Rubio / FOKU

Bengoak uste du egoera «larria» dela

Aloña Beraza Peña

Ikuskaritza independente bat eskatu dute gertatu dena ikertzeko, egin diren hutsegiteak berriz ere egin ez daitezen, eta aurrera begira ikasteko.

PCR proba egiten gaur, Donostiako Okendo kultur etxean. ©Gorka Rubio/FOKU

Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra jatetxean egondakoek. Galdakaon, tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna