Albistea entzun

Kultur aldizkari bat Urruñan

Artikuluen %90 baino gehiago euskaraz dira, eta urtean bi zenbaki argitaratuko dituzte
Joseba Aurkenerena eta Xerar Urrutia idazleek sortu dute Urruñako aldizkari berria.
Joseba Aurkenerena eta Xerar Urrutia idazleek sortu dute Urruñako aldizkari berria. URTZI URKIZU Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2021eko ekainak 13

Ez dira asko Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskaraz eta kulturari buruz argitaratzen diren tokiko aldizkariak. Salbuespen bakanetako bat da aurten Urruñan (Lapurdi) Joseba Aurkenerenak eta Xerar Urrutiak sortu duten argitalpena. Urruña kultur aldizkaria du izena, eta urtean bitan argitaratuko dute: maiatzean eta azaroan. Soilik paperean.

Proiektuaren ideia «aspaldian»buruan zutela azaldu du Aurkenerenak. «Urruñak badu bere nortasuna, isiltasunera kondenatua zena. Beste herri askok moduan». Adibide gisa jarri du aski zela margolari frantses bat behin joatea Urruñara, gero, handik urte batzuetara, karrika bati haren izena emateko. «Herri honen ordezkapena egiten ari ziren: euskal arima akitzen, eta frantses arima sartzen».

Adin bateko euskaldunek ardura dutela iruditzen zaie aldizkariaren sortzaileei. «Hazia erein behar dugu, gazteek ukan dezaten guk izan ez duguna». Kezka horiei helduta ekin zioten Aurkenerenak eta Urrutiak aldizkaria sortzeari. Haien ustez, orain arte frantses ikuspegitik argitaratu dira herri horretan testuak, frantsesen eta espainiarren «balentriak» goraipatuz. «Hori gertatu da orain arte herriko etxeak argitaratzen zuen Urruñan bizi aldizkarian». Euskal izena, bai, baina frantsesez ziren testu guztiak. Ekaineko bozetan hautagai abertzaleak irabazi ostean, aldizkari horren azkeneko zenbakian testuen %50 euskaraz argitaratu dituzte.

Bi idazleek sortu duten kultur aldizkari berrian, artikuluen %90 baino gehiago euskaraz dira. «Zenbait belaunaldi ikastoletatik atera dira, euskaraz irakurtzen eta idazten dakite, eta gazteei euskaraz eskaini behar zaie». Aurkenerenak iradoki du, edonola ere, herritar batek frantsesez artikulu «interesgarri» bat bidaltzen badu, argitaratuko dutela. Lehen zenbakian, bi artikulu argitaratu dituzte frantsesez. «Baina, hurrengoan frantsesezkorik ez badago, ez dugu propio bilatuko».

Aldizkaria hastapenean paperean soilik argitaratuko dela argi dute bi idazleek. «Zenbait gazte gerturatu zaizkigu artikuluak eskainiz. Haiek momenturen batean aldizkaria hartzen badute, Interneteko eskaintza ere egingo lukete, agian».

Aldizkariak honako atalak ditu: Ama lurra (euskal mitologiarekin eta ekologiarekin lotutako testuak), Historia, Gizartea eta Literatura (ipuingintza, olerkigintza eta bertsogintza). «Antzerkia ere laster azalduko da aldizkarian, Urruñak lotura handia izan baitu euskal antzerkiarekin».

Aurkenerenak nabarmendu du herrian harrera ona izan duela lehen zenbakiak. «Biziki ongi ari da saltzen». Ostatu eta elkarte batzuek dirua jarri dute; publizitate bidez finantzatuko dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Gorobel mendilerroan hasi, eta Hiru Erregeen Mahaian amaituko da Urmuga. Hemeretzi egunez, 380 kilometroko mendi zeharkaldia egingo dute. ©URMUGA

Urmuga 2021 artikulu bilduma

Berria

Egitasmoak mendia eta musika uztartuko ditu bigarrenez. Uztailaren 13tik 31ra arte, ibilbideak Euskal Herri osoa zeharkatuko du, 19 etapatan. BERRIAk egunero argitaratuko ditu Urmugarekin lotutako iritzi artikuluak.

Barkoxeko karrika zolan egin dute hirugarren barrikada, maskaralariei batzarri egiteko. Dantzariek ere abilezia erakutsi dute. ©AINIZE MADARIAGA

Barkoxeko hartza loti handia da

Ainize Madariaga

Maskaradak abiatu dituzte Barkoxeko herritarrek. Hiru barrikadetatik landa egin dute plaza jokoa, umorez beterik, oso gogotsu. Eskiulan dute datorren igandeko hitzordurat.

Ezkerretik hasi eta laugarren hilobian datza Eduardo Osa Santibañez, Ibarrako hilerrian. ©ZALDI ERO

«Guardia zibilak berbertatik sartu zion tiroa Etxebarrietari»

Miel A. Elustondo

Graham Greenek gidoia idatzi, eta zinemagintzaren historiara iragan den filma egin zuen Carol Reedek 1949an: 'Hirugarren gizona'. Orson Welles, Joseph Cotten, Alida Valli... 1968an ere Tolosako Bentaundin Txabi Etxebarrieta hil zutenean, bazen 'hirugarren gizon' bat, guztiaren lekuko isil-gorde. Ibarran ehortzirik dautza haren hezurrak. Haren egia, aldiz, haizea bezain libre dabil.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.