Melonik zetaren bide berritik atera nahi du

2023ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Txinak tresna bat erabili du munduan zehar bere eragin politikoa eta ekonomikoa hedatzeko: Gerrikoaren eta Bidearen Ekimena (Belt and Road Initiative, BRI). Zetaren bide berria ere deitutako hori Txinak azpiegituretan egindakoinbertsioak estaltzeko aterki bat bat izan da, eta 2019an propaganda arrakasta handia lortu zuten, Italiak harekin bat egin zuenean, Giuseppe Conteren gobernuarekin. Baina gobernua ez ezik, garaia ere aldatu da, eta Giorgia Meloni gobernuburuak iradoki du BRItik atera nahi duela. Hauteskunde kanpainan, Melonik «akats gisa» jo zuen Italia BRIn sartzea, eta orain erakutsi nahi die AEBei bazkide fidagarria dela, ez soilik Ukrainan, baita beste gatazketan ere.

Haustura, neurri batean, sinbolikoa izango litzateke, Italiak ez baitio etekin handirik atera Txinaren lehen mailako bazkide izateari. 2019an 13.000 milioi euro esportatu zizkion, eta 16.400 milioi 2022an. Txinatik egindako inportazioak, berriz, 31.700 milioitik 57.500 milioira iritsi dira.

Baina sinboloek badute garrantzia, eta Pekinentzat mingarria izango litzateke G7n erakarri zuen kide bakarra orain galtzea. Txinaren erantzunaren beldur, Melonik ziurtatu du erabakia ez dagoela hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.