Ustelkeria politikoaz eta abar

2022ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Planeta argitaletxeanJoaquim Boschek La patria en la carteraizeneko eta Pasado y presente de la corrupción en España azpititulua duen liburua argitaratu du. Aurtengo urte hasieran argitaratua hain zuzen. Liburu interesgarria benetan. Kontrazalak dioen bezala, ustelkeriaren fenomenoaren berezitasunetan murgiltzen den hausnarketa arrazoitua da. Horretarako, Joaquim Boschek ikuspegi berritzaile batetik heltzen die arazo horiei, historia, zuzenbidea, politika kriminala, etika edo soziologia bezalako diziplina biltzen duen zeharkako ikuspegi baten bidez.

Espainiako politikaren arazo larrienaren azterketa eta hausnarketa dinamikoa da liburu hau. Horretarako ia ehun historialari, ikertzaile, idazle, ekonomialari, kazetari, epaile, fiskal eta soziologoren laguntza izan du Joaquim Boschek. Aipatzen dituen izen asko eta asko oso ezagunak dira, ez hainbeste beste batzuk. Trantsizio politikoan garapen instituzional nahikorik ez zegoenez, ezin izan ziren erabat hautsi aurreko erregimeneko jardunbide batzuk, eta, hala, egoera ekonomikoei zegozkien ustelkeria modu berriak ahalbidetu ziren.

Ustelkeria hitza, dio Joaquim Boschek, «barrutik kaltetu, suntsitu edo apurtzea» esan nahi duen usteldura terminotik dator etimologikoki. Ustelkeriak erakundeen erraiak desegiten ditu, eta alderantzizko ekintza gizartea egituratzen duten komunitate-loturak garbitzea, sendatzea eta berreraikitzea izango da.

Inolako zalantzarik gabe baieztatzen du Francoren diktadura luzearen ustelkeria masiboa, estatuaren hazkunde handiko garai batean egindakoa, garrantzi handiko aurrekaria dela ondorengo aro demokratikoko botere-abusuen garapenean. Franco hil ondoren, indar politikoek herrialdea demokratizatzea ahalbidetu zuten akordioak lortu zituzten, baina ez zitzaion heldu diktaduratik jasotako ustelkeria orokorraren arazoari. Eta hori gertatu zen trantsizio-aldiko inguruabarrek eragotzi zutelako aurreko erregimeneko iruzurrezko abusuak zalantzan jartzea.

Frankismoko politikari asko demokrazian sartzeak, aparatu administratiboen jarraipenak, enpresa-elite berberen iraupenak eta gizarte hartan irmo finkatutako ohitura soziologikoek kultura politiko hura luzatu zuten. Ohiturak eta kultura politiko oso tamalgarriak, noski.

Zailtasunak zailtasun, garai horretako gatazka handiak eta kolpe militar baten arriskuak gorabehera, trantsizioak laster lortu zuen gizarte demokratiko baten oinarriak ezartzea eta Mendebaldeko Europako herrialdeen pareko Konstituzioa onartzea. Une hartan aurrerapen nabarmena zen Espainiarentzat. Adostasuna ezinbestekoa izan zen aniztasuna bideragarri egingo zuten joko-arau jakin batzuk ezartzeko.

Akordio horien gabezia batzuk, besteak beste, ustelkeriaren aurkako borrokaren patata bero deserosoa erabiltzeari isilbidez uko egitea, diktaduratik zetozen agintari politikoak abantailaz iritsi ziren prozesu baten berezitasunetik datoz. Trantsizioko itun inplizituen artean, gertaeren nondik norakoari datxezkionak, frankismoko agintari ohien iraganari buruzko mututasuna zegoen, eta, beraz, ez zen aintzat hartu aurreko jardunbide ustelen existentzia.

Demokraziaren lehen urteetan ere ez ziren arazo horiek konpondu. Aitzitik, diktaduraren oinordetza batzuek eta trantsizio garaiko indar politikoen dinamika jakin batzuek ustelkeriari eustea eta birmoldatzea erraztu zuten. Autoreak ustelkeriari mesede egiten dioten zenbait dinamikari buruz ere hausnartzen du, hala nola Espainia txandaka gobernatu duten estatu-eremuko zenbait alderdi politikorena (PSOE eta PP, hain zuzen eta bereziki ere). Eta haren ustelkeria, egitura, eliteen eta zuzendaritzen botereari buruz, hauteskunde-sistemei, xahutzeari, azpiegitura handien eraikuntzako gain-kostuei eta desbideratzeei buruz, Joaquim Boschek klientelismo izenekoak aipatzen ditu. Asko dago, dugu, egiteko.

Oso liburu interesgarria beraz, irakurketa atsegina, oso erraza eta erosoa duena. Gomendatzen direnetakoa. Sektarismo eta alderdikeriaguztietatik ihes egiten duena, neure iritzi apalean behintzat. Bedi bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.