'FURRA FURRA'

2020ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Furra, furra, fandangoa,
hortxe duzu fandangoa
geure gustukoa.

Gaur goizean jeiki naiz
suerte onean,
tanke bat topatu dut
neure kafesnean.
Ez dakit zer daukagun
bake ala gerra,
baina nik badaezpadan
egin dut puzkerra.

Zerbait egitekotan
zuzen eta artez,
zorri bat garbitu dut
ur pistola batez.
Orain galdurik nago
beldurrez beteta,
muniziorik gabe
gelditu naiz eta.

Neure arma bakarra
dut akordeoia,
hauspoari eraginez
dirudi leoia;
eskua jaten badit
on egin dezaion
Cervantesi holakorik
gertatu zitzaion.

Eta orain banoa
berriro ohera,
bila ez badatozkit
lolo egitera.
Bihar ikusiko da
zer dagoen berri,
jakintsuenak ere
ezin du igerri.


'PLAZARIK PLAZA'

Xoxoa, 1980

Hitzak: Xabier Amuriza.

Musika: Herri musika, Oskorrik moldatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.