Angel Erro.
JIRA

Ordularia

2023ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Egitekoen zerrenda luzeena dudan egunean, hitzordu mediko batetik zapataginarenera, hortik aitaren bila, gero tanatoriora, hortik irakurle klubera eta, denbora izenez gero, baita supermerkatura ere joan behar dudan egunean, hain zuzen, gelditu naiz erlojurik gabe. Berez, aspaldian utzi nion ordularia, eskumuturreko erlojua, eramateari. Lehen jaunartzearekin opari emandako Casioari Swatch markako batek edo bestek jarraitu zioten, nerabezaroan.

Orduz geroztik ezer ez. Tira, lehen sakelakoa eskuratu nuenetik zer ordutan bizi naizen jakitearen sentsazioa berreskuratu nuen, adinean eta erantzukizunetan gora joan ahala gauza benetan erabilgarria. Harik eta zeregin gehien ditudan egunean telefonoa kargatu gabe dudala ateratzen naizen arte. Berez, ez da ezer larria. Lehen mundukoen kezka tontoak. Kalean ordua galdetuta konpon daitekeen eragozpen txiki bat. Arazoa da gustu hartu diodala kalean norbait gelditu eta haren hasierako mesfidantza gainditu ondoren ordua bakarrik eskatzen diozuneko lasaituaz sortzen ahal den solas laburrari. Sakelakotik ordularia desinstalatzea planteatzeraino. Ez bakarrik ordua delako jendea doan emateko prest dagoen gauza bakarra, baita denbora delako galtzea merezi duen gauza bakarra ere.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.