Angel Erro.
JIRA

Euskara zailean esanda

2023ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Egunotan argitaratu liburu batek zer esana eman du. Mikel Mendizabalek koordinatu du, Alberdaniak argitaratu eta Euskara orain (Eraginkortasuna helburu) du izen. Egileek debate bat ireki nahi dute, efizientzia komunikatiboaren mesederako euskara sinplifikatu behar ote den.

Euskara ez dakit, baina eztabaida berehala sinplifikatu da, sare sozialetan-eta: gurea hizkuntza zaila ote den. Baiezkoan hura sinpletzea beste biderik ez balego bezala. Ezezkoaren aldekoek inguruko hizkuntza erromantzeen hegemoniatik ezarritako ikuspegia dela salatzen dute. Beste batzuek baieztatzen dute, sinpleagotu ala bere horretan utzi, horrek ez duela aldaketarik ekarriko euskararen zailtasuna hura ez ikasteko aitzakiatzat dutenen artean (epaile batzuen bermearekin ez ikasi ere).

Ni, eztabaida haren atzeko beste kontu batek nau arduratzen. Nor gara gu, zer gara gu, euskara sinplifikatzeko? Euskalgintzaren zeregina da hori? Promozio plan estrategikoak egitea gauza bat da; eta beste bat, euskara hizkuntza naturala dela ahaztea, bere kasa garatu eta aldatu behar dena. Ala, kanpotik, euskara (batua) asmakizun bat dela eta, barrutik, plastikozkoa dela diotenei, arrazoia eman behar diegu legozko hizkuntza asmatuz?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.