Angel Erro.
IJIRA

Gonbidapena

2018ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Bi lagunen izenean, batek, ustez gertukoenak, bidali dit, modu informalean, sakelakora, haien ezkontzara joateko gonbidapena, bi hileko aurrerapen nire ustez eskasarekin eta San Fermineko festen erdian. Horrelakoetan, susmoa hartzekoa da ezezko eta desenkusatuen kopuruak gonbidatuen zerrenda berregitera eraman dituela ezkongaiak, ordezkoen bila. Halere, lagunak ez du ahalegin berezirik egin mezua, nire susmo txarrak uxatu eta neure borondate ona limurtu behar zuena, pertsonalizatzeko. Kopiatu eta itsatsiaren kasu argia da, goiburuko «lagun estimatu hori» sarrera txepeletik bikotearen telefono zenbakiak emate (niretzat) alferrikakoraino. Kontu korrontea ere ez da falta, balizko opariak dirutan eta bide horretatik jaso nahiago dituztelako zehaztapenarekin, ezkontza batera gonbidatu beharrean, salerosketa bat burutu beharko bagenu bezalako prosa hotzarekin. Nago erantzun burofaxaren bidez egin beharko dudala.

Hori guztia (idazle moduan jaso ditudan eskaera askoren antza aintzat hartuta) euskaldun izaerarekin lotzera jotzen dudan jendetasun urri harroaren estiloan idatzita, mundu guztiak ezkontza horretara joan nahi izatea gauza jakina balitz edo gonbidatuz gero mesede bat eginen balizute bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.