Angel Erro.
JIRA

Bihar Bruselan

2020ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Bihar Bruselan Comin, Junqueras eta Puigdemont katalanek beren parlamentari akta jasoko zutela espero zuen Europar Parlamentuak, adierazi zuenez. Aste osoan zehar aletzen joan den Espainiako erabaki prozesal eta judizialen informazioak hiruretako batek ezinen duela (utziko ez diotela) jakin dugu. Zaila da ukapenen itsasoan barna nabigatzea, azken ordukotik azken ordukora; ni galdu egiten naiz. «Ez dakit zer Auzitegi Goren edo Nagusiak uko egin dio errekurtsoan ezeztatutako ez dakit zeren debekua bertan behera uzteari» ezta EGAko Atariko proba batean ere. Emaitza, berriz, beti berdina eta kristala bezain argia izaten da: Espainiako justizia ezezkoan tematuta, dagoeneko ez dakit mendekuz, konbentzimenduz, inertziaz, abertzalekeriaz ala korporatibismoz, eta Europako justizia eta nazioz gaindiko erakundeak tema hori ezin ulertuta. Nire ustez, laster sartuko gara, dagoeneko ez bagaude sartuta, gatazka honen beste fase batean, ez dagoeneko politikari katalanen eta Espainiako Justiziaren arteko fase batean, baizik eta Espainiako eta Europako justizien artekoan. Eztabaidagaia ere aldatu da. Europako jurisdikzioa eta, batez ere, legegileen estatusaren defentsa da orain auzitan dagoena eta babestu nahi dutena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.