Angel Erro.
JIRA

Neurketa

2022ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Euskararen erabilera aztertzeko kale neurketak egiten diren modu berean, euskararen erabilera horren kalitatea ebaluatzeko bestelako neurketak egitea komeniko litzatekeelakoan nago. Hiztun bakoitzak ere solasean aritu bitartean bere buruari egin ahalko liokeen halako Bechdel test bat. Komikigile horren (pertsonaia baten) arabera, film bat ikusiko badu ondoko hiru baldintza edo arau hauek bete beharko ditu: a) gutxienez bi emakumezko agertzea, b) elkarrekin solasaldi bat edukitzea, eta c) solasaldi horren gaia gizon bat ez izatea.

Nire test berriari oraindik formulazio txukun bat bilatu behar diot, baina funtsean euskarazko elkarrizketa batean euskal izenlaguna edo eusk- erroa ez agertzea eskatuko luke. Beharbada ez dut inoiz baldintza edo arau bakar hori bete duen elkarrizketarik izan. Idatziz errazago. Baina binaka edo hortik gora batzuetan mandarin kasta baten barne hizkuntza biziki autorreferentziala emateko arriskua dago. Esan gabe doa hori ez dela euskararentzat osasungarria. Hizkuntzak ez luke solasaren edukia baldintzatu beharko, baina dena delakoagatik baldintzatu egiten du. Ikustea besterik ez dago erdaraz berdin jokatzen dugun. Diglosia, badakit. Baina neurrira ekarri beharko genuke nolabait.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.