Angel Erro.
JIRA

Leo eta EA

2022ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Gauza jakina da alderdi politiko gehienak mitosi zelularraz sortzen direla, hau da, eszisioaz, eta momentu kritiko bezain interesgarriak izaten direla halako zatiketak. Oraindik ez gara suspertu Adanerok eta Sayasek UPNn eragin (ahal) dutenaz, edo ezker abertzalearen gazteriarenaz, Eusko Alkartasunan ere bereizketa zantzuak hasi direnean. Eszisio gehienen xede naturala irrelebantziaren itsasoan urtzea da, hots, aitaren etxera itzultzea, beste nonbait esan dut,eszisioen azken helburua batasuna bilatzea baita.

EArena, dena den, oso kamera geldoan gertatzen ari da, adituei kasua erne aztertzeko astia eman nahiko baliete bezala, edo zernahi gertatuta ere emaitza antzetsua izanen delako susmoz baleude bezala inplikatuak. Nik egiazki nahiago dut zirt edo zart egiten duten eszisio ikusgarriak, nola egosi diren ere susmatu ez dituzunak, tonto aurpegia uzten dizutenak. Haritz hostoaren alderdiaren erdibanatzeak, berriz, listo aurpegiaz utziko gaitu asko, azkenean gauzatuko balitz, guztioi arrazoia emanez.

Agian teoria bat eta guzti erator lezakete honetatik euskal politologoek. Leonardo DiCapriok neska-lagunak 25 urte betetzean uzten dituen modu berean, ez da egonen halako urte tope bat hemengo alderdietan ere?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.