Angel Erro.
JIRA

Tantarik ez galdu

2019ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Kontrarioak maiz du zure ahalmenean konfiantza handiagoa zeuk izan dezakezuna baino. Paretik ikusten dira gauzak argiago, barnetik baino. Irudipen hori izan dut, Javier Esparzak Pablo Casadorekiko UPN-PP ententea, berak azken urteetan hainbestetan arbuiatua, berpiztu ondoren, Ciudadanos alderdira ere zabaltzeko deia egin duenean, arriskuagatik ere, nolabaiteko estrategia darabilelako lehen erakusgarrian. Bi gauza argi daude: ez duela hurrengo hauteskunde lehian bozik ere galdu nahi (orokorretan lehen indarraren irudia eta foru deialdian errekonkista lortzeagatik) eta lehia estua aurreikusten duela. Aldaketaren laukoa nagusitzeko aukera ez du batere baztertzen, seguruenik laukoaren partaide batzuek bere buruan izan dezaketena baino konfiantza handiagoaz.

Ezin du tantarik galdu, ez bakarrik Esparzak bere buru(zagitz)a gal dezakeelako, UPNren barruan, huts eginez gero, baizik eta navarrismoaren zutarriak ere eraisteko puntuan egon daitezkeelako beste lau urtez agintean egonen balira, haien arabera, Nafarroaren esentziaren ukazio ontologikoa omen diren alderdikoak. Lau urteko salbuespena eramangarria izan daiteke; salbuespena arau bilakatzeko aukerak haien ideologiaren hustasuna leherraraziko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.