Angel Erro.
JIRA

Erakuskeria

2023ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Eskuin moderatua adierazpidea desagertzeko arriskuan dago (tira, moderazioak, berez, ez du prentsa onegirik; ezin gauza bera esan, eskuinaz). Ostiralean Mariano Raxoi espainiar presidente ustez moderatuari entzun diogu transexualak inori axola ez zaion gaia dela. Eskuinak, badakizue, inori axola ez zaizkion kontuez arduratzeaz akusatu ohi du ezkerra; haiek, minoria ekonomikoaren babesleek, gehiengoari hartzen diote pultsua hobekien.

Eskubide berrien aldeko borroka, beraz, hutsalkeriarekin ez bada, zuzenean arriskuarekin, esajerazioarekin edo delituarekin joko dute. Meloniren Italian Gazteria eta Kirolaren ministro berriak, esaterako, erakuskeriatzat jo berri du futbolari bat armairutik atera izana. Jakub Jankto txekiarrak, berez, otsailean esan zuen gay zela, Pragan, bertako Sparta taldean zegoela, Getafek lagata. Orain, antza, Italian hasi da. Eta Kirol ministroak uste du Jankto gay izatea ala ez ez zaiola inori axola: bere burua nabarmentzeko baino ezin du norbaitek halakorik esan. Italian, baina Janktok berak adierazi du, agian, Espainian egotera ez zuela homosexuala dela esanen. Ez ahal zaio damutuko, beste batzuei bezala. Nik batzuetan duda egiten dut inoiz damuaraziko nauten oraingo erakuskerioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.