Angel Erro.
JIRA

Gogoratzeko eguna

2019ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Hiesaren nazioarteko eguna da gaur. Eritasunak eramandakoez gogoratzeko eguna. Baina baita eritasun kroniko bihurtzea lortu duten aurrerapen medikuez poztekoa ere. Prebentzioaren beharra gogoratzeko eguna ere bada. Erpin askoko eguna gaurkoa. Datuez betetakoa. Aurreiritziei aurka egiten saiatzeko eguna: nork esanen luke 40 bat urteko emakume heterosexuala izan daitekeela gaur egun GIBek gehien jotakoaren profila? Halere, lehenagotik baztertutako jendeari dakarkion bazterketa gurutzatuaren gainean gogoeta egin behar da. Eta ez ahaztu herrialde probretuak, non hiesak oraindik eritasun kronikotik deus ez duen.

Hiesaren nazioarteko eguna da gaur. Eta jende asko tentatuta egon daiteke hori iraganeko kontutzat hartzeko. Telebista batzuetan 80ko eta 90eko hamarkadetako irudi lastimagarriez osatutako erreportaje laburrak emanen dituzte, aditzik larrienak iraganaldian jokatuta. Larriena pasatu da (ez toki guztietan), baina estigmak hor dirau; bazterketa, isiltasuna, ezaxola; batzuetan debeku zaharkituen itxurapean. Orain gutxira arte, GIBdun batek ez zuen funtzionarioa izaterik. Oraindik ezin du, oker ez banago, seguru pribaturik kontratatu, batzuetan kreditu pertsonala eskatzeko beharrezkoa bada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.