Angel Erro.
JIRA

Aurrezteaz

2021eko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Inoiz suertatu naiz solasaldi batean non hirugarren pertsona batez mintzatu baita arbuioz, egunera bizi bazen, bankuan aurrezkirik ez. «Koltxoi bat izan beharra dago, zer gerta ere», eta etxekaltetzat jo dezakete eguneroko gastu normalak, beste guztiok bezalakoak, eginda ere.

Modu berean jende horrek adeitsuki aholkatuko dizu, kalkulagailua eskuan ia, alokairuan bizitzeari (alegia, dirua zakarrontzira botatzeari) utzi, hipoteka bat eskatu eta etxebizitza bat erosteko behingoz, burutik behin ere pasatu gabe agian zuk ere egin dituzula kalkuluak eta ongi badakizula, hilean gutxiago ordaindu arren, ez duzula pisu batean zorpetzen hasteko beharrezkoa den sarrerako dirua. Ez dirurik eta akaso utziko dizunik ere ez (pobre izatea garesti xamar ateratzen da). Jende askoren koltxoia familia baita, munduan axolagabearena eginez eta etorkizunaren benetako kezkarik gabe ibiltzea ahalbidetzen diena.

Espainiako Bankuak atera duen estatistika baten arabera, EAEko familien %8,9k zailtasun ekonomikoak ditu hilabete amaierara iristeko. Nafarroan ehunekoa 12,1ekoa da. Estatu osoan familien erdiek hiru hilabeterako aurrezkiak baino ez dituzte, diru sarrerarik gabe geldituz gero. Lasto gutxiko lastairak, aurrezten hasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.