Angel Erro.
JIRA

Tatuajea

2022ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Tatuajeak hainbeste zabaldu ziren, non ia mundu guztia tintaz apaindua baitzegoen. Modak inoiz atzera eginen lukeelakoan gutxi batzuk, blank-skinned direlakoak, orbangabe mantendu ziren, baina ez ziren sekta minoritarioa izatetik pasatu. Gehiengoak ez zuen horror vacui-rako bidea abandonatu. Tatuajeek gero eta txikiagoak izan behar zuten jendeak larruazala tintaz irartzeko zuen grina etengabe elikatzeko. Helburu horretarako baino ez zen ekoizten ordurako tinta, zeinak, bestetik, beti izana zuen betirauteko sena barnean; garai batean paper, orain, apalago, larruazal gainean.

Indelible edo Ezin Ezabatuzkoaren Aroaz mintzo ziren kultur aztertzaileak. Jendea pixkanaka marka iraunkorraren kontzientzia hartzen joan zen eta kontzeptua zabaltzeari ekin zion. Tatuaje neuronalak boladan hasi ziren orduan, mota askotakoak: norberak baino ikusten ez zituen irudiak sartuz begi-ninian edo mintzaera arrasto besterenezina erdietsiz. Bide horretatik abiatuta, batzuek aurkitu zuten navajoa tatuatu zezaketela burmuinean, are ama hizkuntza (ingelesa) ordezkatzeraino. Joera hori berehala ekarri zuten gurera eta horri esker berreskuratu ahal izan dugu, bestela nola, ordurako hila zegoen euskara. Gero eta gehiago gara erreserban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.