Angel Erro.
JIRA

Ni bestea naiz

2022ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Hori idatzi zuen, frantsesez, Gerard de Nerval poetak bere potreta baten atzean, bere buruaren desjabetza konjuratu nahian bezala, errealitatearen eta bere irudikapenaren artean nahasmenezko oihala jasoko balu bezala arteak. Ni bestea naiz. Autofikzioaren boladaren aurretik ere idazleak beti jo du idatzitakoa bere esperientziaz elikatzera eta aldi berean lorratzak ezabatzera. Esan liteke idazten dugula gure burua islatuta ikusteko bertan, baina batez ere zer garen, idatzitakoa ez bestea, aurkitzeko.Arthur Rimbaudek bere «ni beste bat da» harekin harago egin zuela esan ohi da, norberaren definizioa gutaz aparteko izaki zehazgabean jarrita. Luze hitz egin da Rimbauden esaldi horretaz, baita bere egilearengandik deslotuta ere.

Eta ez dakit zer beste poeta frantsesek esan ote duen, dagoeneko jaio baldin bada, aurreko bien sintesia datekeen aipua, «je est l'un l'autre» edo horrelako zerbait izan litekeena. Euskaratik errazagoa dirudi hartara iristeak: «Ni elkar da». Zoritxarrez ez dut aski gaitasunik ez tarterik esaldiak dituen inplikazio guztiak eratortzeko. Saia ninteke hau olerki bat balitz. Zutabe batean suposatzen dut bestearekiko harremanak baldintzatuta gaudela esan nahi duela. Edo GKSren eta Ernairen arteko zerbait.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.