Angel Erro.
JIRA

Biktima

2023ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Pascal Brucknerren La tentation de l'innocence saiakera aipatzen du Pedro Vallinek C3PO en la corte del rey Felipe liburuan. Filosofo frantsesak mende amaierako gizartean ikusten zuen infantilizazioa aztertzen du. Andoni Egañak aste honetan idatzi du, zorrotz, haren laburpena izan litekeena: «25 urte hauetan gizarteak aurrera egin ordez haurrera egin du».

Haurrerapen edo tolesgabetasun nahi hori Espainiako politikara aplikatzen du kazetari asturiarrak, arrazoi morala irabazte aldera, eragile sozial eta politikoek nola jotzen duten bere burua biktimatzat jotzera (edo biktimak bere alde baliatzera). Ez dago demokrazia osorik nor bere erantzukizunetik itzuri nahian dabilen artean.

Erresuma Batuko Harry printzearen oroitzapenak argitaratu direlako berriak Vallinena irakurtzen harrapatu nau. Hedabideek liburutik zer nabarmendu duten, argi ikusi dut bete-betean sartzen dela biktima moduan agertu nahi zabaldu horren baitan: «Nire anaiak bultzatu eta lurrera bota ninduen». (Amarengana negarrez doan umea ala heldu batek esana?; badaki erasoak bere alde jarraraziko gaituela). «Tronu Dema-ko Daenerysekin identifikatzen naiz. Nik ere berreskuratuko dut lapurtu didatena». (Aberaskume gaixoa!, berak ez dio ezer inori lapurtu?).
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.