Angel Erro.
JIRA

Bestela bezala

2018ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Altsasuarrei eskainiko diet nire gaurkoa. Haien gehienen modura, bazterrak nahastera etorritakoei bizkarra emanez, bestela bezala arituko naizelako, hitz beste eginez. Jakina denez, gerotik gerora uzteko ohitura zabalduari, Axularrek berak liburu oso bat eskaini zionari, prokrastinazio deitzen zaio. Latinezko cras (bihar) hitzetik eratorrita. Hots, gauzak biharamunerako uztea. Azkenaldian famatu den hitza da. Saizarbitoriak ingelesez aipatzen du oraindik Rosettiren obsesioa eleberri laburrean, 2000 urtean. Irudipena dut egun euskaraz erabiliko lukeela. Gutxien espero duzunak ere ongi baitarabil, hitzetik hortzera. Ikasi berri dut prokrastinazioa labur gelditzen zaienentzat latinak bazuela beste aditz bat, perendinare: etzirako uztea. Hitzek xahutzeko duten joera korrosiboagatik beragatik, berehala hartu beharko genukeena. Mark Twainek behin esan zuen: «Inoiz ez utzi biharko etziko utzi ahalduzuna». Beste hitz batzuekin esanda: «Zergatik prokrastinatu, perendinatu ahal duzunean?»

Elizak arriskutzat hartu du beti biharko uzteko nagikeria. San Expeditoren kondairan bele batek cras (bihar) esanez tentatzen zuen. Nik, biharko ez, etziko utziko dut gaur gertatzen ari denaren iritzia emateko lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.