Angel Erro.
JIRA

'Volare'

2021eko urriaren 17a
00:00
Entzun
Nago horrelako amets bat inoiz itzuliko ez dela. Horrela hasten da Domenico Modugnoren kanta ere, oh-oh-oh-oh! Suposatzen dut maiz jarriko zutela egunotan, Alitalia airelinea italiar mitikoak 1947tik hona azken hegaldia egin duen honetan. Beste kontu bat da itzuli behar ez omen den amets hori zein den. Lagun batek esan dit aspaldian zituela Alitaliak arazoak, pribatizatu ere egin zutela, horrela salbatuko zutelakoan, eta porrot egin du. Orain arteko zerbitzuak (guztiak ez badira, gehienak) eta orain arteko langileen zati bat ITA izeneko airelinea publikora bideratu dituzte.

Susmoa dut abestiko sogno-a (mai più bueltatuko omen ez den hori) ez ote den pribatizazioen eta haien onuren ameskizun urdina, urdinez margotua; oraindik, hemendik gertu batez ere, predikatzaile nekaezinak baditu ere. Nola entzuten duzun, kanta hau neoliberalismo salbaiaren alegoria da. Baina (mentre il mondo pian piano spariva lontano laggiù) eguzkia bera baino askoz gorago igotzearen ifrentzua beheratu beharra da, onenean lur jo gabe.

Azkenaldian askotan ikusten dugu: publikoak salbatu behar izaten du pribatua. Publiko pribatizatua ere. Hor dugu Endesa argindar enpresa espainiar pribatizatu eta orain Italiako Enel publikoarena dena ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.