Amaia Nausia Pimoulier.
ARKUPEAN

Hilekoa

2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Pasa den astean hilekoa etorri zitzaidan. 26 hilabete pasatu ditut hilekorik gabe; beraz, niretzat berri esanguratsua da. Nire alaba txikienari bularra ematen diot oraindik, eta, handienarekin gertatu zitzaidan bezala, horrek asko atzeratu du erditu ondoren hilekoa berriro etortzea. Nire alaba txikiaren urte eta erdiari haurdunaldiaren bederatzi hilabeteak gehitzen badizkiogu, bi urte luze eman ditut hilekorik gabe. Barrutik «hau bai putada» aterazitzaidan, hilekorik gabe egotearen erosotasunari agur esan behar!

Hemendik aurrera,hirugarren haurdunaldia bizitzeko asmorik ez dudanez, horrek esan nahi du hilekoari definitiboki agur esan arte bi hamarkada igaro ditzakedala nire gorputzak hilabetero odola isurtzen duen bakoitzean «zer putada» pentsatzen? Nire inguruko emakumeekin komentatu nuenean antzeko eratzunak entzun nituen, «zer zorte ona, niri erditu eta hiru hilabetera etorri zitzaidan!». Eta lagunekin elkartzen naizenean hilekoa berri txar batizan ohi da. Emakumeonberezko eta naturala zaigun zerbait madarikazio bat bezala bizitzen badugu, zerbaitgaizki egiten ari ote gara? Eta ez da kasualitatea gure gorputzarekin eta sexualitatearekin zerikusia duten gauza guztiak gizartearen begietara zikina bezala agertzea. Erlijio askotan, hileko egun horietan emakumeok aldenduak bizi behar dugu, gure gorputza bekatuz betetzen delako. Gaur ere, telebistako iragarkietan esate baterako, gure hilekoa ez da gorria, urdina baizik, eta saltzen dizkiguten produtuak gure isurtzea desagerrarazteko bideratutak daude, «zer usain dute hodeiek».

Noski, gehiengoak pentsatuko du normala dela mingarria den zerbait madarikazio bat balitz bezala bizitzea, baina, dirudienez, ez luke zergatik mingarria izan behar, gure gorputza eta bere beharrak errespetatuko bagenitu. Kontua da ziklikoak garela, baina ziklo horren nondik norakoak ez ditugula ezagutzen ez kontuan hartzen. Medikuntza, beste zientzia guztiak bezala, androzentrikoa da, gizonengatik eta gizonen beharrentzat egina. Horrela ez balitz, gure zikloari begira biziko ginateke, hilekoaren egunetan lasaiago egotea eskatzen digula, gure gorputza errespetatuz eta hilekoaren ondorengo egunetan oso produktiboak garela baliatuz. Gurea ez dela ez madarikazio bat ez gaixotasun bat, baizik eta zerbait naturala. Hori kontuan izanik, eta gai honen inguruko behar bezalako heziketa jasoko bagenu, jakinen genuke badaudela inflamatorioak diren elikagaiak eta horregatik komenigarria dela guretzako jaki horiek ez hartzea hilekoaren aurreko egunetan.

Azkenik, eta «isurtze librea» mugimendu feministak defendatzen duen bezala, gure gorputza benetan ezagutuko bagenu, gai izanen ginateke, beste munduko kultura batzuetan gertatzen den bezala, gure umetokia askatzeko eta gure barne muskuluak kontrolatzeko eta, horrela, odola nonahi eta noiznahi botatzeko. Horrekin, noski, akabo emakumearen erreprodukzioaren inguruan ematen den komerzializazioaren parte bat. Baina, hori baino garrantzitsuagoa oraindik, akabo gure emakume izatearen parte natural hori madarikazio bat bezala bizitzea, akabo «ze putada» hilekoa bisitan etortzen den bakoitzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.