Angel Erro.
JIRA

Euskaldunon berri

2019ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Bertan nire testurik ez dagoelako lasaitasunarekin, Euskaldunon Egunkaria-ren funtsak digitalizatu eta online paratu behar dituztela jakin dudanean hartu nauen poz handia adieraz dezaket. Ez dut deus berririk esanen orain hamasei urte egindako bidegabekeria salatzen badut. Izugarrikeriaren ondorioak hain handiak eta luzeak izan ez daitezen ahalbidetzen du BERRIAren egitasmo horrek, euskaldunon patrimonio hori guztion eskura jartzearenak. Bada testu gogoangarriren bat, kazetaren kalitatea adierazten duena, gogora ekarri duenik. Urko Azpitartek, esaterako, idazleek euren gustuko liburuei buruz idatzitako zutabeak (besteak beste, Pello Lizarralde edo Xabier Montoiarenak; azken horrek Marx Frischen Montauk iruzkinduz). Orduan izan nuen liburu haren lehen berri.

Nik arakatu ahal izanen dut, esaterako, eta benetan eginen dut, zein izan ote zen euskaraz irakurri ahal izan nuen lehendabiziko testu luzea, bere kasakoa, irakasle batek agindu gabea, eta beharbada orduan bere xehetasun guztietan antzeman gabea ere. Iraganeko testu horiek bilatu eta berrirakurri ahal izanen ditugu, orduan jakin gabea, baina laster ikasi beharrekoa, lapurtuko zizkigutela, alegia, inoiz gertatzera ez balihoa bezala, xaloaren gozoaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.