Angel Erro.
JIRA

Pobrearen ogia

2020ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Gabeziara ohituta dagoenari ogi gutxi zaio larregi. Horixe pentsatu dut, euskarazko telebista publikoaren datu txarren inguruko kezka zabaltzen ikusten ari naizen honetan, katalanezko TV3ko sortzaileetako batek zer adierazi duen ikusi dudanean. «83. urtean TV3 sortu genuen. Katalan hizkuntza eta kultura sustatzea zuen helburu nagusi, betetzera iritsi zen helburua. Baina egun, guztion lotsagarri, telebista elebiduna bilakatu da», zioen asteazkenean Jaume Rius Solek txio batean. Hura irakurtzeak bertan behera utzarazi dit ETB1en egoeraz pentsatuta neukan zutabea plazaratzeko ideia. Ehuneko larrietan, baxuaren baxuaz ikusezinetan, omen dabil euskarazko katea, ezaxola eta ezikusiaren erruagatik. Gero eta jende gehiagok uste du zirt edo zart egiteko ordua hurbil dela. Horretarako itxi dezatela edo horretarako beste norbaiten esku laga dezatela. Nork daki eredu pribatuak ez ote zion onurarik ekarriko. Gaizkiago nekez. Ameslariek aldarrikatzen dute gaztelaniazko katea dela itxi beharko zutena. Ni dagoeneko ez naiz ausartzen nire apustua zein izanen zen esatera, kate bakarra baina elebiduna, diruz hornituagoa eta, audientzia jaitsita ere, euskara lotsazko zorutik jasoko zuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.