Angel Erro.
JIRA

Kultur beharra

2020ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Mundu guztia sumatzen hasi da, adigogorrena ere bai, hurbil dagoela beste itxialdi orokor bat. Ezustean harrapatuko gaitu, baina martxotik edo apiriletik dagoeneko aipatzen zen kontua zen. Bigarren olatuak seguru ekarri beharrekoa. Eta hemen gaude. Oraingoan gogo gutxiagorekin baina lanabes gehiagorekin harrapatuko gaitu.

Dagoeneko astia izan dute erakundeek lehen konfinamenduaren nolakoa aztertzeko. Nafarroako Gobernuaren ohar batean irakurri dut nafarren %74k kultur ohiturak areagotu zituztela konfinamendu bitartean, bereziki 30 urtetik beherakoen artean. Etxe gehienetan kultura gehiago kontsumitu zen hilabeteotan. Horretara goaz berriro.

Bizkitartean kultur ekoizleen estimua ez da bereziki igo. Badirudi kultura berez sortzen dela, Netflix ireki eta berehala edo liburu bat ireki eta listo. Hauetako batean ikasiko dugu kulturaren prezioa. Doakotasunaren presuntzioa gailentzen doa eta, bueno, beharbada, ez dago zer eginik.

Arazoa ez dugu zutabe honetan konponduko. Lasai geldituko nintzen, konfinamendu luze baten ateetan, kultura behar bezala preziatzen (ez dut aditza alferrik aukeratu) ikasten hasiko bagina. Neurri batean, hark salbatuko gaituelako asperduratik, ez baita gutxi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.