Angel Erro.
JIRA

Desbalorazioa

2021eko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Azkenik mundu guztiak aitortu zuen eremu ez-euskaldunean euskara jakitea ez baloratzea zentzugabea zela. Horregatik, gobernuak dekretu berri bat onartu zuen arazoa konpontzeko. Euskara jakiteak Administrazioan sartzeko oposizioetan merituzko punturik ez ematetik puntuak kentzera pasatzea onartu zuten legebiltzarrean, ez aho batez: bere pribilegioei eutsi nahi dieten gutxiengo bat, «betikoak» bezala ere ezagunak, izan ezik, guztiak bat etorri ziren.

Juristek ebatzi zuten euskararen legeak hiru eremu ezartzen bazituen (dagoeneko ikasle guztiek eskolan buruz bazekiten: Navarra est omnis divisa in zonas tres) eta haietako bat ez-euskalduntzat jotzen bazuen, ezin zitzaiola ezikusia egin, orain arte bezala, eta 'ez' atzizki ukaziozkoa aintzat ez hartu. Eremu ez-euskaldunak ez-euskaldun jarraituko bazuen, euskaratik babestu behar zuen, euskaraz bizpahiru hitz esaten zekitenak edo euskal izena zeukatenak ere bigarrenetsita. Hau aurrera eramateko mekanismo egokienaz luze eztabaidatu zen: euskararen ezjakintasun osoa demostratzen zutenek puntuak jasoko zituzten ala euskaldunei puntuak kendu.

Arazoa ez zen guztiz konpondu Euskaltzaindiak euskarari izena aldatu eta alemanaren aldaeratzat jotzea onartu zuen arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.