Presioa. Lasaitasun mezua zabaldu dute bi finalistek asteon, baina, hezur haragizkoak izaki, urduritasuna agertuko zaie. Tenpleari eusteak urrearen balioa izango du. Esperientzia lagungarri izango du Altuna III.ak. Elordi ez dago halako egunetara ohitua.
Hasiera. Partida hasieran aparteko grazia izan ohi dute pilotek, eta Elordi suziri baten moduan kantxaratuko da. Piloten grazia hori baliatuta, abiadura bizian ibiliko du aurkaria. Altuna III.a prest dago horri eutsi eta bururik ez galtzeko.
Ausardia. Lan egiteak asko balioko du, tantoa bukatzeak ere bai. Biak dira artistak erasoan, baina ausardia beharko dute. Sakearen teknika biek dute aparta; luze, motz, hormara eta zabalera sakatzeko gai baitira.
GAKOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu